Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Iberiaren erantzukizuna hegaldiaren atzerapenagatik

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) Iberiaren aurkako demanda jarri zuen, eta kalteordaina eskatu Bruselas-Madril itzulerako hegaldian elkarte horretako bazkide batzuek bost orduko atzerapena izan zutelako. Joan-etorriko txartelaren kopuru osoa itzultzea eskatzen zuen elkarteak, eta horrekin batera, garraio-kontratuko klausula bat indargabetzea abusuzkoa delako, ondorengoa baitio: "Ordutegian edo beste edozein lekutan adierazitako orduak ez dira garantizatzen eta ez dira kontratu honetan sartzen".

Madrilgo Lurralde Auzitegiak, 1998ko apirilaren 6ko epaian, partzialki aintzat hartu zuen OCUren errekurtsoa. Alde batetik, aipatutako klausula ez du abusuzkotzat jotzen, beste honekin erlazionatzen duelako: "Garraiolariak konpromisoa hartzen du bidaiaria eta bere ekipajea behar den diligentziaz eramateko ahal duen guztia egiteko". Hala ere, kasu honetan Iberiak ez zuen erakutsi bidaiariak azkartasunez garraiatzeko behar adina prestutasun. Gauzak horrela, itzulerako bidaiaren kostuaren pareko kalteordaina ezarri zuen epaileak, joaneko bidaia kanpo utzita, haruzkoan ez baitzen irregulartasunik izan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du