Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Obrak etxeko teilatuan

Gure etxean etxebizitza bi egin ziren garai batean, erdian pareta eginda. Teilatua etxebizitza biena da eta egurrezko habez egina dago. Beste bizitzaren jabeak teilatua konpondu nahi du, egurrezko habeak moztu eta burdinazkoak jarriz. Ba al du habeak ebakitzeko eskubiderik? Eta hori egiterik badu, erdiko paretatik zein distantziatara ebaki ditzake?

  Azalpenean esaten denez, etxebizitza biak erabat independienteak dira, baina erdiko pareta, teilatua, zimentuak eta abar bienak dira, hasierako etxebizitza bakarra bi zati egitearen ondorioz. Hori dela eta, ez zaudete jabetza horizontalaren legearen menpe eta elementu horietan erabilpen edo aprobetxamendurako komunitate bat dago. Estatuko Epaitegi Gorenak (1990eko apirilaren 4ko epaian) dioenez, jabe bakoitzak nahi dituen obrak egin ditzake bere etxe barruan. Hala ere, zuen kasuan auzokoak egin nahi duen obrak (egurrezko habeak ebaki eta bere etxebizitzan egurrezko egituraren ordez burdinazkoa jartzeak) zuen etxearen eta eraikin osoaren segurtasunari eragin diezaioke. Nahi dituen obrak egiteko eskubidea du auzoak; baina alboko etxea edo eraikin osoa kaltetuko duten obrak egitea besterik da. Berarekin hitz egitea gomendatzen dizugu eta lehenik arkitekto edo aparejadore inpartzial bati txostena eskatzea, obra horiek eraikinaren eta zure etxebizitzaren segurtasunean izan dezaketen ondorioari buruz.

Txosten horren arabera, ados jarri beharko duzue. Obrak egiteko baimenik ematen duzun erabaki beharko duzu eta baimena emanez gero, idatziz jasota utzi obren ondorioz etorkizunean sortzen den edozein arazo auzokoaren erantzukizuna izango dela. Baina sor daitekeen segurtasun ezagatik komenigarri edo beharrezko jotzen baduzu, obrak egiteko baimena ukatzeko aukera ere baduzu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du