Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Autoaren motorea konpondu ezinik

Autoarekin dudan arazo bat dela eta idazten dizuet. Lau urte daramatzat arazoa konpondu ezinik: motoreak tirakadak egiten ditu eta ralentia ez da egonkorra. Opel kontzesionario ofizialetan 400.000 pezeta gastatu ditudan arren, ez dut oraindik konpontzerik lortu. Gastuak garantiaren barruan sartzen saiatu naiz, baina faktura aurkeztu izan didate beti. Legeak babesten ote nauen jakin nahi nuke.

Gure ustez autoaren garantia-epearen barruan konponketengatik ordaindu dituzun kopuruak bidegabeak dira, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak (11. artikuluan) era guztietako konponketak (eskulana, piezak, eraman-ekarriak e.a.) dohainik izan behar direla ezartzen baitu. Horixe da garantiaren oinarrizko funtzioa: autoa dohainik eta erabat konpontzea. Ondorioz, ibilgailuaren garantia epearen barruan ordaindutako kopuruak bueltatzea eskatzeko eskubidea ematen dizu legeak, eta baita konponketaren garantiaren barruan konponketa bera egiteagatik ordaindutako kopuruak ere. Bestalde, lau urte pasata behin eta berriz motorean eta erralentian matxura berbera errepikatzen bada, salerosketa kontratua bertan behera uztea eskatzeko eskubidea duzu gure ustez; hau da, autoagatik ordaindutakoa itzultzea eskatu eta autoa itzul dezakezu.

Kode Zibileko 1.124. artikuluan oinarritu zaitezke, kontratua ez betetzearen ondoriozko erantzukizunagatik edota Opelek eman zizun garantia epea oraindik indarrean bada, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 11. artikuluan, garantiari buruzkoan. Baita Kode Zibileko 1.101. artikuluan ere, kalte eta galerengatiko ordaina eskatzeko (konponketengatik ordaindutako kopuruak barne direla). Bada horretarako adina jurisprudentzia. Kaltearen kopurua kontuan izanda, saltzaile edo/eta fabrikatzailearen kontrako demanda-tramiteak hasteko abokatua hartzea gomendatzen dizugu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du