Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKIren edukiak

Berrerabili eta aurreztu

Logotipo gripe A
  • EROSKIn poltsak berrerabiltzearen alde gaude, eta horregatik saritzen zaitugu

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Arrisku anitzetarako etxeko aseguruak: Egokiena aukeratzeko konparatu beharra dago

Arrisku anitzetarako etxeko aseguruak 60ko hamarkadaren amaiera aldera agertu ziren Espainian. Ordurarte etxebizitza-jabeen polizek suteen aurkako babesa baino ez zuten eskaintzen. Urte batzuk beranduago, lapurreta kasuetarako babesa ematen hasi ziren.

Gaur egun, 11,5 milioi etxebizitza daude "arrisku anitzetarako aseguruaz" babestuta. Merkatuko polizarik gehienek gauzei gertatutako kalteak estaltzea dute oinarri, sute, lapurreta eta urak eragindako kalteez, kristalak hausteaz eta erantzukizun zibilaz babesteaz gainera. Bezeroak bere beharretara eta poltsikoaren arabera egokitzen du sute arriskuaren aurrean aseguratu beharreko balioa. Gainerako estaldurak balio horren portzentaiak izaten dira, edo arrisku bakoitzerako gehienezko kopuruak, edo gauza biak batera, bestela.

Arrisku anitzetarako aseguruen aukera hain zabala izanik, aseguratu askok ez dituzte zor zaizkien prestazioak eskatzen, ordaintzen duten polizaren letra txikia ezagutzen ez dutenez, euren poltsikoaren kaltean. Baina aseguru hauetako informaziorik eza ez da estaldurari dagokionez bakarrik gertatzen. Etxeko aseguruen titular gehienek ez dituzte ezagutzen sinaturik duten kontratuko klausulen salbuespen eta mugak. Horrexegatik da, besteak beste, etxebizitza-arloa aseguru sektorearen barruan arazo gehien ematen duenetakoa. Aseguru etxeen eta arrisku anitzetarako polizen titularren arteko gatazkak dira Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak (gai honen konpetentzia duen organuak) jasotzen dituen erreklamazioen herenaren jatorria.

CONSUMERek aztertu dituen arrisku anitzetarako etxeko aseguruen 9 entitateen arteko prezio eta estalduren konparaketak argi erakusten du kapitalen estaldura-kasu berberaren aurrean ezberdintasunak ezartzen dituztela konpainiek, eta ez ordaindu beharreko urteko priman bakarrik: bakoitzak bere kalteordain- baremoa ezartzen du, eta bere mugak, klausula bereziak, frankiziak eta salbuespenak. Horregatik, nork bere kasua aztertzea komeni da, bere beharrak erabaki eta gero entitateen arteko konparaketa egiteko. Beti bezala, gure interesetarako aukerarik onena hautatzea izango da helburua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du