Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Laranja-zuku "freskoak" eta "betikoak": "Freskoak" zaporez hobeak bai, prezioz dezente biziagoak ere bai

Litroko ontzian merkaturatzen diren hamar laranja-zuku aztertu dira. Horietako bost (Kasfruit, Don Simon, Hero, Zumosol eta Juver) kontzentraturiko zukutik abiatuta osatzen dira eta, hozterik behar ez dutela, tetra-briketan daude salgai.

Zuku ez-hoztuak, banan-banan

Juver

  • Litroko, 104 pta. Merkeena. Interesgarria, dastaketan kaskar samarra gertatu zen arren.
  • Zuku-kontzentratuez osatua. Ez du azukrerik, ez bestelako zukurik erantsita. C bitamina, azido zitriko eta garraztasun gutxien dutenetako bat.
  • Dastaketan, 3 puntu baizik ez: "itxura, usaina eta zaporea ez zitzaien gustatu dastatzaileei; garratz samarra, gozotasun urria, zapore mingots nabarmena".

Kasfruit

  • Litroko, 119 pta. Zuku-kontzentratuz osatua.
  • Ez du azukrerik, ez bestelako zukurik erantsita. C bitamina gutxien daukana. Azido zitrikoa eta garraztasuna, erdiparekoak.
  • Dastaketan, 3 puntu baizik ez: "usain motela, laranja-zapore eta gozotasuna, erdiparekoak, zapore mingotsa".

Hero

  • Litroko, 137 pta. Garestiena. Zuku-kontzentratuz osatua. Ez du azukrerik, ez bestelako zukurik erantsita.
  • Erdipareko mailetan C bitamina, azido zitriko eta garraztasun aldetik.
  • Dastaketan, 3 puntu bakarrik: "laranja-zapore motela, mingostasun nabaria; itxura, denetan txarrena".

Don Simón

  • Litroko, 118 pta. Zuku-kontzentratuz osatua. Azukrea du erantsia, baina ez du adierazten.
  • Bestelako zukurik ez darabil. C bitamina, azido zitriko eta garraztasun gehienekoa.
  • Dastaketan, 4 puntu: "kolore motela, laranja-zaporea, gozotasuna eta garraztasuna erdiparekoak, zapore mingotsa".

Zumosol

  • Litroko, 120 pta. Zuku-kontzentratuz osatua.
  • Ez du azukrerik erantsita baina mandarina-zukua dauka eta ez du horrela adierazten etiketan. C bitaminaz, erdiparean.
  • Azido zitriko eta garraztasun gutxienetako bat.
  • Dastaketan, 3 puntu bakarrik: "itxura denetan onena; usain eta zaporea ez zitzaien dastatzaileei asko gustatu; garraztasun urria eta gozotasunez, erdiparean".

Jafaden

  • Litroko, 274 pta. Merkeena eta kalitate-prezio erlaziorik egokiena.
  • Lauskituriko laranjez osatua. Ez du azukrerik, ez beste zukurik erantsita. C bitamina, azido zitrikoa eta garraztasuna, erdiparekoak.
  • Dastaketan, 6 puntu: "laranja-zapore bizia, gozotasun handia, mingostasun urria, itxura ona".

Minute Maid

  • Litroko, 327 pta. Zuku-kontzentratuez osatua.
  • Ez du azukrerik, ez beste zukurik erantsita. C bitamina gutxien, eta azido zitriko eta garraztasun gutxien dutenetako bat.
  • Dastaketan, 6 puntu: "laranja-usain bizia, laranja-zapore nabarmena, gozotasun garaia, mingostasun-arrastorik ez".

Don Simón

  • Litroko, 330 pta. Lauskituriko laranjez osatua.
  • Azukrea du erantsia, horrelakorik adierazten ez badu ere. Bestelako zukurik ez dauka.
  • Garraztasun ahulenekoen artekoa, azido zitriko gutxien daukana da. C bitamina gehien dutenen artekoa.
  • Dastaketan, 6 puntu: "laranja-zapore, usain eta kolore bizia, garraztasun apala, gozotasun ertaina".

Hero

  • Litroko, 345 pta. Lauskituriko laranjez egina.
  • Ez du azukrerik, ez beste zukurik erantsita. C bitamina eta azido zitriko gehien daukana. Garratzena.
  • Dastaketan, 5 puntu: "laranja-kolore bizia, laranja-usain bizia, laranja-zaporea, gozotasun eta garraztasun ertainak".

Alvalle

  • Litroko, 371 pta. Garestiena. Lauskituriko laranjez osatua.
  • Ez du azukrerik, ez beste zukurik erantsita. Azido zitriko gehien eta garraztasun handienekoen artekoa. C bitaminaz, erdi parean.
  • Dastaketan, 5 puntu: "usain eta zapore ertainak, garraztasun handia, gozotasun ertaina eta zapore mingotsa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du