Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Garbigailurako detergenteak, pastila eta hautsetan: Garestiena izatea ez da beti onena izatea

Hautsetako detergente tradizionalen eta pastiletan merkaturatzen direnen ikuzteko eraginkortasuna alderatu dugu. Ez da aztertu produktuon osakerarik, ez orban-mota desberdinen aurrean, garbitzeko duten gaitasunaz bestelako alderdirik ere.

Laburbilduz

  • Hautsetako detergente tradizionalen eta pastilan merkaturatzen direnen eraginkortasuna konparatu da. Pastilakoak Colon (792 gramo, 22 pastila), Puntomatic (1.520 gramo eta 48 pastila) eta Skip (960 gramo eta 24 pastila) izan dira; tradizionalak Ariel, Colon, Elena, Flota, Skip eta Wipp (danborretan). Pastilakoen prezioa 634 eta 671 pezeta artekoa da eta hautsetakoena, berriz, 537 eta 694 pezeta bitartean danborreko.
  • Garbitzeko unean pastilak agertzen duen eraginkortasuna hautsenaren paretsukoa bada ere, ehun sintetikoetako orbanen aurrean bigarren hauek hobeki aritzen dira. Bederatzi detergenteetan, pastiletako Colon agertu da zuritzeko gaitasunez ahaltsuena.
  • Gehien garbitzen dutenak Ariel eta Colon (hautsetan) dira: biek bakarrik lortu dute "oso egokia" puntuazioa. Ondotik Colon pastila ("egokia") dator, eta hurrenak Skip pastila eta Elena, Skip eta Wip (hautsetan, hirurak) daude.
  • Puntomatic pastila eta Flota hautsetan dira patalenak, nahiz -puntuazioz- "zuzenak" diren. Landuriko lau orban-sailak suntsitzeko portzentaiarik apalenak erdietsi dituzte biok.
  • Hoberenak garesti dira (59 eta 63 pezeta ikuztaldiko). Arropa oso zikina ez badago edo orban zail-zailak ez baditu, pastilako Puntomatic balekoa izan daiteke (26 pezeta ikuztaldiko).
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena Colonek eskaintzen du. Elena hautsetan ere aukera interesgarria da: merkea izateaz gainera (48 pezeta ikuztaldiko) "egokitzat" baloratu dute eta ehun sintetikoetan eraginkortasun handia erakutsi du; halaz ere, zuritzeko unean, azterturiko detergente onenak bezain ahaltsu ez da aritu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du