Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Garbigailurako detergenteak, pastila eta hautsetan: Garestiena izatea ez da beti onena izatea

Hautsetako detergente tradizionalen eta pastiletan merkaturatzen direnen ikuzteko eraginkortasuna alderatu dugu. Ez da aztertu produktuon osakerarik, ez orban-mota desberdinen aurrean, garbitzeko duten gaitasunaz bestelako alderdirik ere. Pastiletan agertzen diren detergenteak Colon (792 gramo, 22 pastila), Puntomatic (1520 gramo eta 48 pastila) eta Skip (960 gramo eta 24 pastila) dira; hautsetako tradizionalak, berriz, Ariel, Colon, Elena, Flota, Skip eta Wipp izan dira; hauek 3 kiloko danborretan datoz, Ariel izan ezik (honen formatoa 2,5 kilokoa baita). Pastila-paketearen prezioa 634 eta 671 pezeta bitartean dabil, eta hautsetakoa, berriz, 537 eta 701 pezeta bitartean. Hauetarako, 2,5 kiloko egungo danborraren prezioa aukeratu da, formato honetakoak baitira orain merkatuan nagusi (laginak duela hilabete batzuk eskuratu ziren).

Laborategiko proba guztiak batera kontuan izanda, pastilako detergentearen eraginkortasuna onargarria dela ondorioztatzen dugun arren, hautsetakoek, oro har, orbanetan etekin hobeak agertzen dituzte (batenaz beste, %10eko eraginkortasun handiagoa) bai ehun sintetikoetan, bai kotoizkoetan ere. Garestienen artean agertzen dira hiru hoberenak (Colón, Ariel eta Colón pastilatan), ikuztaldiko hauen kostua 63 eta 59 pezeta bitartean dabilela; eraginkortasun ahulena merkeenek erakutsi dute: Puntomaticekin eginiko ikuztaldi bakoitza 26 pezeta kostatzen da. Produktu honetan, beraz, kalitatea eta prezioa elkarrekin doazela egiaztatzen da, Skip eta Wipp (biak ere hautsetan) detergenteen kasuan izan ezik: Colon hautsetan baino garestiago direlarik, ez dira hau bezain eraginkorrak, inondik ere.

Aurkezpenak konparatuz gero, Colon eta Skipek (biak pastilatan) hautsetako Flotak baino eraginkortasun handiagoa agertzen dute garbitzeko unean. Colon pastila da, bere aldetik, lagin guztietan zuritzeko ahalmenik handienekoa. Gehien garbitzen dutenak, berriz, Ariel eta Colon (biak hautsetan) dira: biek lortu dute "oso egoki" delako puntuazio orokorra. Lau orban-motetan emaitza onak erdietsi ditu Arielek. Atzetik Colon datorkio: honen jarduera enzimatikoa (odol-, kakao-, esne- eta belar-orbanak garbitzea) ez zen izan Arielek erakutsitakoa bezain ona. Garbitzeko ahalmen orokorrari dagokionez, ondotik Colon pastila dator, azterturiko gainontzeko "hautsetako" laurek baino emaitza hobexeak lortuta; halaz ere, "egokitzat" baloratu zen, pastiletako Skip eta hautsetako Elena, Skip eta Wippekin batera. Puntomatic pastila eta Flota hautsetan dira okerrenak, nahiz eta "zuzentzat" kalifikatu ziren: biok agertu zituzten portzentaiarik apalenak lau sailetako orbanak kentzean.

Prezioari goazkiola, argi dago detergenterik onenak garestienen artean daudela: 59 eta 63 pezeta bitarte kostatzen da ikuztaldia; horrenbestez, kalitate handiko detergentea erosi nahi duen kontsumitzaileak Ariel edo Colon (hau, merkexeagoa) ditu hautatzeko modukoak. Halaz ere, arropa oso zikina ez badago edo orban zail-zailak ez baditu, Puntomaticek (pastila) ere balio izan dezake; ikuztaldiko 26 pezeta kostatzen da. Flota hautsetan (58 pezeta ikuztaldiko) ez da biziki interesgarria. Beste horrenbeste esan dezakegu Skip eta Wipez (62 pezeta ikuztaldiko): ez dute hoberenek bezala garbitzen, antzeko prezioa duten arren. Elena hautsetan, azkenik, zentzuzko aukera dugu: 48 pezeta ikuztaldiko, egokia da ariketan. Ehun sintetikoetan eraginkortasun handiz badihardu ere, zuritzeko unean ez da detergente onenak bezain ahaltsua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du