Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxearen aseguru-poliza eta euria

Euri zaparrada handi batzuen eraginez lurpetik ura filtratu zelako laurehun mila pezetan baloraturiko kalteak izan zituen etxebizitza batek. Aseguru etxeak ez zuen kalte hori bere gain hartu nahi, Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioaren erantzukizuna zela argudiatuz, arriskua ezohikoa zelako. Hala ere, Kontsortzioaren Legezko Estatutuak ezohizko uholdeek eragindako ezohizko arriskuak baino ez ditu bere gain hartzen.

Kasu honetan ez zen uholderik izan, ibaiak ez baitzuen gainez egin, eta lurpeko filtrazioek eragin zituzten kalteak. Beraz, ezohizko arriskua izan ez zenez, aseguru etxeak kaltea ordaindu behar izan dio bezeroari. Bestalde, polizak itogin, fintrazio, herdoiltze edo hezetasun arazoak kanpo utzita euriak eragindako kalteak estaltzen zituenez, Burgosko Lurralde Epaitegiak, 1998ko uztailaren 17ko epai bidez, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen legeko 10. artikulua aplikatu zuen, klausulak bat ere argiak ez direlako eta ulertezina delako euriak eragindako kalteak estaltzen dituen aseguru-poliza batek itoginak, filtrazioak eta hezetasun arazoak ez estaltzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du