Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bikote batek mendi portu batean kokatutako jatetxe batekin kontratatu zuen ezkontza-otordua, baina gauzak ez ziren pentsatutako moduan atera. Jatetxea argindarrik gabe geratu zen ekaitzaren eraginez eta hiru orduz atzera zen ezkontzako bazkaria. Ezkonberriak ukatu egin ziren jatetxeari ordaintzera eta honek salaketa jarri zuen. Jatetxeak faktura ordaintzea eskatzen zuen eta ezkonberriek ostera kalteordaina, kalte morala jasan zutelakoan.
Lehen instantzian, fakturaren laurdena ordaintzera kondenatu zuen epaileak bikotea eta apelatu egin zuten. Bizkaiko Entzutegiak, 1998ko uztailaren 10eko epaian, jatetxeak axolagabekeriaz jokatu zuela eta kontratua ez zela bete erabaki zuen, ekaitza eta horren ondoriozko argindar-etena aurreikusi eta ebitatzeko moduko gertaerak direlako (ekipo elektrogenoa, argindar-hornidura berezia erabiliz).
Kontratua oinarrian ez betetze horregatik eta bazkaria berandu baina eman zen arren, ezkonberri eta gonbidatuen artean sortutako frustazio eta egonezinagatik kalte bat dagoela kontsideratu zuen epaileak eta banketearen faktura ordaindu behar izatetik salbuetsi zuen bikotea, kanteordain gisa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa