Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Autoaren asegurua itzultzea eskatzea

Autoarentzat aseguru-poliza kontratatu nuen eta hilabete beranduago baja eman nion ibilgailuari motorra hondatu zitzaiolako eta berria erosi nuen. Aseguru etxera deitu nuen, aldaketa jakinarazi eta berriaren prezioa eman ziezadaten. Beste konpainia batean baino garestiago zenez, ez zitzaidala interesatzen esan nien eta poliza indargabetzeko Traficoko baja bidali behar niela adierazi zidaten. Aseguriarengatik ordaindutako dirua ezin didatela itzuli esaten didate orain, urte osorako kontratatu nuelako eta auto berriaren asegurua eurekin traspasatu behar nuela.

  Aseguruaren kontratuaren prima zatiezina da kontratatu den epealdiarekiko, urtetebea kasu honetan. Eta Aseguruen Kontratuaren Legeak berariaz ez badio ere, Kode Zibilak (1169. artikuluan) dio "kontratuak espreski baimendu ezean, hartzekoduna ezin izango da behartu obligazioak jasotzen dituen prestazioak partzialki hartzera". Hau da, prestazioaren zatiezintasuna da arau orokorra, aldeek printzipio honen indarra espreski eskluditu ezean.

Ondorioz, prima zatiezina bada, legez ezin izango da primaren zati bat itzultzea esigitu, polizan hitzartutako urtea baino epealdi laburragoetan zatitu edo hainbanatuta, prima urtebeterako hitzartu ondoren, asegurua indarrean sartzen den unetik bertatik Aseguru Etxeak arrisku osoari aurre egin baitio. Beraz, honelako kasuetan aseguru poliza kontratatzerakoan berariaz jasotzen bada bakarrik izango da primaren zati baten itzulera eskatzeko aukera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du