Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Aitaren azken borondatea

Duela bi urte aita hil zitzaigun eta bere ondasun guztiak bere alaba bati, azken urteetan gurasoen kargu egin zenari (gure arrebari) utzi nahi zizkiola adierazi zuen eskuz idatzitako gutun batean. Eskutitz horretan bertan xedatzen zuen aitak diruari dagokionez, erdia alaba horrentzat izan zedin nahi zuela eta eta beste erdia gainerako hiru neba-arrebon artean banatzea. Baina kontua da gure arrebak ukatu egin duela aitak gutun hori utzi zuenik; gero, aitak ia dirurik ez zuela utzi esan digu, baina ez digu diru-kontuen egoera erakutsi nahi. Esan gabe doa ukatu egin dela guri dirurik ematera. Aitaren borondatea zen bezala dagokigun zatia justiziaren aurrean eskatzeko garaiz gabiltzan jakin nahi genuke eta aitak utzitako gutunak inolako legezko baliorik ba ote duen.

  Zuen aitaren azken borondatea testamentu olografoa deitzen denean geratu zen adierazita; Kode Zibileko 688 eta hurrengo artikuluetan arautzen da hori. Testamentu mota hau baliozkoa da, baldin eta oso-osorik aitak idatzi eta sinatua bada eta bost urteko epean Lehen Instantziako Epaitegiaren aurrean protokolizatuz gero. Oraingoz ez da baliozkoa, baina epailearen aurrean protokolizatzeko hiru urteko epea duzue oraindik. Gutun hori duen pertsona beharturik dago testamentugilea hil dela jakiten duenetik hamar eguneko epean gutuna epaitegian aurkeztera eta hala egiten ez badu, atzerapenaren dituen kalte-galeren erantzule izango da.

Zuen arrebak berak izan behar luke eskuizkribua protokolizatzeko interesik handiena, izan ere, bestela, testamenturik ez dagoenez, aita testamenturik egin gabe hil dela ulertuko litzateke eta testamentu gabeko oinordekotza kasuetan jarraitzen den bidea jarraituko litzateke: ondasunak ezinbesteko oinordeko guztien artean zati berdinetan banatuko lirateke, lau seme-alaben artean kasu honetan. Badaezpada, zuen aitak notarioren baten aurrean testamentua egin ote zuen galdetu eta egiaztagiria eskatu behar zenukete Azken Borondateen Erregistroan (edozein estankutan sobrea erosi eta heriotz-ziurtagiria erantsita). Pentsatzekoa den bezala erantzuna ezezkoa bada, hitz egin ezazue arrebarekin testamentu olografoa epailearen aurrean protokolizatzeko.

Ezetzean jarraitzen badu, epaitegi bidez errekeritu testamentua aurkez dezan eta eman hasiera protokolizatzeko prozedurari (epaileak baliozko den ala ez esan dezan). Baliozko bada, dagokizuen dirua eskatu ahal izango diozue arrebari. Baliozko ez bada, testamenturik gabeko oinordekotza kasuetan bezala jokatu beharko duzue: herentzia zati berdinetan banatzea eska dezakezue.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto