Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Diskoteka, taberna, diskopub eta dantzalekuak milaka gazteren babesleku bihurtzen dira asteburuetan, lagunekin denborapasako ordu batzuk eman, kopa batzuk hartu edo modako musikarekin dantzan egiteko.
Bizilagunen kexa eragiten duen arrazoi nagusia: diskotekek ez dutela betetzen araudiak ezartzen dien ordutegia. CONSUMEReko teknikariek 29 lokal horien ixteko ordutegia jakin zuten eta hirutik baten ixteko ordua (goizeko hirurak eta seiak bitartekoa) gainditu egiten zela egiaztatu zuten; "jendeak sartzen jarraitzen zuen", diote. Gasteizen eta Logroñon lokal bakarra da ordutegia errespetatzen ez duena eta Bilbon eta Iruñean bi. Burgosen bakar batek ere ez zuen errespetatzen eta Donostia eta Santanderreko guztietan bete zen ezarritako ordutegia. Berariazko karteletan iragartzen ez zen kasuetan, establezimenduko langileek adierazitakoa hartu zen ixteko ordutzat.
Bestalde, txostenak argi uzten du diskoteka hauek ez dietela bezeroei behar adina informazio ematen: %80an ez zegoen larrialdi kasuetan jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen kartelik; beste %80k ez du lokalera sartu ahal izateko eskatzen den gutxieneko adina zehazten eta antzeko kopuruan ez da lokala ireki eta ixteko ordutegiaren berri ematen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa