Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Diskoteka eta dantzalekuak: 29 lokalen azterketa: Musikaren bolumena sobera eta segurtasuna falta

Diskoteka, taberna, diskopub eta dantzalekuak milaka gazteren babesleku bihurtzen dira asteburuetan, lagunekin denborapasako ordu batzuk eman, kopa batzuk hartu edo modako musikarekin dantzan egiteko.

Segurtasuna: asko hobe daiteke

  Egia da diskotekek ez dutela normalean ezbeharrik sortzen, baina zerbait gertatukoan kaltetu ugari izan daiteke, une jakinetan jende-pilaketa handiak sortzen baitira eta sutea edo bestelako edozein larrialdi sortutakoan, zailtasunak izan daitezke lokala husteko. Aurrez esan dugun moduan, lau diskotekatatik hiruk punturen batean ez du betetzen lokal mota honentzat indarrean dagoen segurtasun-araudia (Ikuskizun Publiko eta Aisialdiko Ekintzen Arautegi Orokorra). Hutsunerik handienak irteera eta larrialdietarako ateetan aurkitu dira. Establezimenduen %55eko ate guztiek ez dute, irteteko unean jendea orientatzeko moduko ate gardenik; %27an diskotekaren kanpoko aldera irekitzen ez diren irteera eta larrialdiko ateak zeuden ("ateak kanpoko aldera irekiko dira..." arauak gogorarazten duenez) eta lokalen %13ak ez ditu ate guztietan seinaleztapen-argiak. Gainera, diskoteken %20an ez zegoen suitzalgailu edo tuturik jendeak ikusteko eta hartzeko moduan. Lokalen %24an larrialdi kasuan lokala hustutzeko zailtasunarekin erlazionatutako arazoak antzeman ziren. Bilbon, bisitatuko bost establezimenduetatik lautan detektatu da arazo hori: "Flash" lurpekoa da eta berrogei maila inguruko eskailera du irteteko; "Consorciok" ate bakarra du; "Kafe Antzokian" goiko solairutik sarrerarako eskailerak oso estuak dira eta "Congreson" goiko balkoia ia-ia xagu-zuloa izango litzateke larrildiren bat gertatuz gero. Gasteizen bi lokalek dituzte husteko zailtasun hauek: "Dreams" izenekoan eskailera asko jaitsi behar da lokalera sartzeko, lurpekoa baita eta "Aural" aretoan larrialdiko irteeretako bat oztopatu egiten da arropazaindegia handitzen dutenean. Azkenik, Donostiako "Bataplán" aretoan larrialdiko ateetako bat hesi batekin itxita zegoen.

Bestalde, honela dio Araudiak: "Lokaleko eskailera-maila bakoitzean seinaleztapen-argiak jarri beharko dira, larrialdiko argietara konektaturik...". Aztertutako 29 lokaletatik 17tan eskailerak daude; hala ere, lau lokalek ez zituzten derrigorrezko argi horiek eskailera guztietan. Norbere irudia isladatzen dutelako lokaletik irtetea eragotz dezaketen ispiluak edo antzekoak: Logroñoko "Yo Qué sé" aretoan bakarrik aurkitu da horrelakorik. Segurtasun arloan hainbeste irregulartasun izan arren, lau lokaletatik batek bete egiten du araudia, CONSUMERek aztertutako puntu guztietan.

Zarata hainbat gunetan

Diskoteken %80an larregizkoa zen sonometroek jaso zuten batez besteko soinu-intentsitatea. Neurtu ziren hiru guneak (barra, dantzarako pista eta leku lasaiago edo erreserbatuak) banan-banan aztertzen baditugu, egoera etsigarria da. Logikoa denez, bolumen-mailarik altuena dantzarako pistakoa da: Santanderreko "Oh" eta Burgosko "Varadero" dira pistan 90 dBko maila gainditzen ez duten bakarrak. Dantzalekuen %80an 96 dB (A) baino gehiago atzeman zuten sonometroek. Logroñoko "Yo Qué Sé" dantzalekuan 118 dB(A) ere harrapatu ziren eta hiriburu bereko beste hirutan ("Palenke", "Área 7" eta "Aural" izenekoetan) 116 dB(A) neurtu ziren dantzarako pistan.

Barran zarata gutxixeago zegoen

Aztertutako 29 aretoetatik sei 90 dBtik (A) behera zeuden, baina hamarrek gainditzen dute 96 dB (A)ko maila, hau da, musikaren bolumena nabarmen altuegia da, dantzarako baino elkarrizketarako eta musikaz gozatzeko pentsatuta dagoen leku horretan. Areto hauetako bezero askok txoko lasaiagoak maite dituzte. Dantzaleku gehienetan daude oihu egin beharrik gabe elkarrizketan egoteko txokoak. Hala ere, gune horiek ez dira sarritan nahi bezain goxoak: hiru lokaletik batean baino ez da 90 dB (A) gainditzen "gune babestu" hauetan ere. Burgosen bisitatu genituenak dira errukitsuenak: lau diskoteketan aurkitu dugu 90 dB (A) iristen ez den leku bat. Donostiako "Discóbolo" eta Santanderreko "El Cairo" aretoetan ez dago era horrelako txokorik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto