Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Diskoteka eta dantzalekuak: 29 lokalen azterketa: Musikaren bolumena sobera eta segurtasuna falta

Diskoteka, taberna, diskopub eta dantzalekuak milaka gazteren babesleku bihurtzen dira asteburuetan, lagunekin denborapasako ordu batzuk eman, kopa batzuk hartu edo modako musikarekin dantzan egiteko.

  Musikadun lokal hauek, telebista, antolatutako bidaiak edo janari azkarra bezala, gure garaion ezaugarri bihurtu dira eta aisialdiaren kontsumitzaile gisa definitzen gaituzten joeren adierazgarri garbiak ditugu. CONSUMER aldizkariak, pasa den urteko azaro eta abenduko ostiral eta larunbat gauetan zehar, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Logroño, Santander eta Burgosko diskoteka ezagun eta jendetsuenen artetik hogeita hamar inguru aztertu ditu. Inguruetan bizi direnei lokal mota honek sortzen dizkien eragozpenei heldu eta izan ditzaketen segurtasun arazoak aztertzeaz gain, lokal horietan zegoen musikaren bolumena ere neurtu da azterketa honetan. Azken datu hori, musika kutsadura akustiko bihur daitekeelako eta arriskuaz jabetu gabe entzuten dutenen osasunean eragin kaltegarria izan dezakeelako. Zarata-maila handia dagoen lekuan luzaroan egoteak lesio degeneratiboak eragin ditzake belarrian eta entzumena galtzea ere ekar lezake, haserrekortasuna, neurosi depresiboa eta estresa eragiteaz gain. Hara txosten honen lehen ondorioa: bisitatu ditugun establezimenduen %80an musika altuegi zegoen, lokaleko batez besteko soinu-intentsitatea (barra, dantzaleku eta erreserbatu edo leku lasaiagoetako bolumenaren batazbesteko aritmetikoa) 90 dB (A) baino altuagoa baitzen; Osasunaren Mundu Erakundeak muga horretan jartzen du arrisku-atalasea.

Osasun arloko erakunde horrek ohartarazten du 90 dB (A) gaindituz gero arriskua nabarmena dela osasunarentzat, egonaldiaren eta soinu-inpaktu hori jasotzen duen pertsonaren arabera desberdina izan daitekeen arren. CONSUMERen ikerketatik beste konstatazio bat ere atera da, eta ez garrantzi gutxiagokoa: aztertutako dantzalekuen %75ak hutsuneak ditu segurtasun arloan (irteera eta larrialdietako ate batzuk barru aldera irekitzen dira edo ez dute seinaleztapen-argirik, bezeroen eskura suitzalgailu gutxi edo bat ere ez, lokala husteko zailtasunak...), larrialdi egoera batean arriskua areagotu egingo lukete hutsune horiek.

Ordu luzetan zehar soinu-bolumen handiegia pairatzeak osasunarentzat duen arriskura itzuliaz, lokalen %40an batez beste 96 dB (A) arteko baloreak edota handiagoak jaso ziren; maila horiek zuzenean arriskutsu dira eta osasun-agintarien eta leku horien erabiltzaileen artean gogoeta eskatzen du errealitate horrek.

Egoera asko aldatzen da hiri batetik bestera

Aztertutakoen artean, musikaren bolumenarekin abusurik handiena egiten duten diskotekak (96 dBko maila gainditzen dutelako "Oso gaizki" kalifikatu direnak) Logroñoko laurak, Donostiako lauretatik hiru, Bilboko bostetatik hiru eta Gasteiz eta Santanderreko lauretatik bat dira. Diskotekazaleen belarriak gehien errespetatzen dituzten diskotekak Burgos, Gasteiz eta Iruñeakoak dira.

Estatuan ez dago diskoteka edo antzekoen barruko zaratengatiko ingurugiro kutsadura xedatzen duen araudirik; urriaren 27ko 1316/1989 Errege Dekretua, lanaldian zehar zarataren aurrean langileak babesteari buruzkoa bakarrik dago eta honek 90 dB (A) ezartzen du gehienezko maila gomendagarri gisa. Europako arteztarau zenbaitek arautzen dituzte zaratak, baina inon ere ez da zehazten diskotekek bolumena zenbat dezibeliotaraino altxatu dezaketen. Udal ordenantzek lokal hauen kanpoko aldean onargarri diren soinu-mailak ezartzen dituzte, auzokoei eragozpenak ebitatzeko; baina horiek ere ez dute mugatzen diskoteketako bezeroek gozatzen-sufritzen duten bolumena. 29 diskoteketatik 6 baino ez dira (Gasteiz eta Iruñean bi, Santanderren bat eta Burgosen beste bat) lokal barruko batez besteko mailan 90 dB(A) gainditzen ez dutenak.

Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea, Logroño, Burgos eta Santander, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Murtzia eta Castellóko diskoteka eta antzekoen inguruetan bizi diren 242 lagunen iritzia ere jaso du CONSUMERek. Inkestak egiaztatu egiten du auzokoen bizitza asko aldatzen dela, asteburuetan bereziki. Inkestatuen %85ak diskotekak eragindako eragozpenak jasaten dituela dio. Kexarik ohikoenak musikaren bolumena, kaleetako zikinkeria, jendearen garrasiak eta bezeroen autoen frenuek eta azeleratzeek eragindako hotsak dira. Bizilagunen erdiak dio diskotekako musika entzun egiten dela bere etxetik. Eta, hori baino txarragoa, hirutik batek dio zaratak ez diola gauez lorik egiten uzten. Urrutirago joanda, hamar inkestatutatik batek dio etxekoren batek insomnioa izan duela diskoteka dela eta. Lautik batek modu bateko edo besteko erreklamazio edo salaketa aurkeztu izan du arrazoi hau tarteko, poliziaren aurrean, udaletxean edo bietan (%12). Baina ekintza hori ere ez da eragingarria: erreklamazioa aurkeztu duten hamar lagunetik bederatzi ez da gustura geratu jasotako erantzunarekin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto