Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Asteburuak, "aste zuriak" eta ihauteriak ditu elurzaleak une egokiak urte osoan zokoratuta egon den tresneriari (botak, eskiak, berariazko janzkera) hautsak astindu eta eski-estazioak "okupatzera" joateko. Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema..
Eskiatzeko ekipo batetik bestera sekulako kostu-aldeak daude, erostunak zaletasun, gustu eta maila guztien araberako genero-aukera duelarik. Eski alpinoan aritzeko bota, eski, estekadura eta makuluez hornitzea 55.000 eta 185.000 pezeta bitartean kosta dakizuke. Snowboard-zaleak merkeagoa du hornidura: 50.000tik 100.000 pezetara artekoa; iraupen-eskia praktikatzea baldin bada kontua, prezioak 30.000 pezetaraino jaitsiko dira. Eskiak erosteko unean, eskiatzaile gisa geure buruaren maila kontuan hartzea eta eskiak nola erabili behar diren pentsatzea da garrantzizkoena. Hasberrientzako eskiek arinak behar dute izan, maneiagarriak. Taulak botekin lotuko dituzten estekadurak aukeratzean gogoan izan behar dira erabiltzailearen pisua, adina, prestakuntza fisikoa eta eskiatze-maila. Esan beharrik ez: ez ahantzi inola ere diru-ahalmena. Botak hautatzerakoan oinarrizko kontua da erosoak izatea, alboetatik zurrunak, aurre-atzetik malguak eta orkatila zein oinari zuzen egokitzea. Material eta tresna hauek estazioetan bertan aloka daitezke: jokaera horixe du hasberriak egokiena, horrenbeste gauza bat-batean erostea biziki garestia delako.
Eski-ekipo osoa egun batez alokatzea 1.200 eta 2.500 pezeta bitartean aterako zaizu. Bigarren eskuko merkatua ere indarrean jarri da, klub- eta federazio-giroetan batez ere. Berotzeko arropa, berriz, erosi edo beste norbaiti eskatu behar zaio, alokatu ez baita egiten. Janzkerak hotza galarazi behar du, gorputzeko beroari eutsita, eta erabiltzaileak eroso ibili behar du, batez ere. Anoraka zein galtza transpiragarri eta inpermeablea izatea komeni da orobat. Eguzkitarako betaurrekoak ezinbestekoak dira, jasotzen duen radiazioaren %85a isladatzen baitu elurrak. Haizearen kontrako berariazko betaurrekoak edukitzea ere mesedegarri gerta dakizuke: eguzkitarakoak alfer-alferrikakoak izango dituzu eguraldi kaskarrarekin, lurrindu egiten dira eta, gainera, elurra begietara sartzerik galarazten ez dutelako; honela ikusmena izugarri gutxitzen denez, erosotasun eta segurtasun-galera nozitzen dugu eskiatzean. Eskularru, betaurreko eta arroparen prezioa, denak batera, 35.000 eta 125.000 pezeta bitartean ibil daiteke.
Ariketa osoa da eskia. Ingurune osasuntsuan praktikatzen denez, bai osasun fisikoari, bai ongizate psikologikoari mesedegarri gertatzen zaie. Kirol honetan, halaz ere, istripu eta lesioak gertatzen dira, praktikatzen den inguramenduaren --azalera inklinatu irristagarria, eguraldi hotza-- eta erabiltzen den berariazko materialaren ondorioz.
Osasunarentzat mesedegarri:
Lesio ohikoenak
Helburua, istripurik ez gertatzea
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa