Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskiatzeaz: Hementxe dugu urte-sasoi zuria

Asteburuak, "aste zuriak" eta ihauteriak ditu elurzaleak une egokiak urte osoan zokoratuta egon den tresneriari (botak, eskiak, berariazko janzkera) hautsak astindu eta eski-estazioak "okupatzera" joateko. Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema..

Eski alpinoko mundu zuria

Txosten honetan aipatzen diren zentroetatik garrantzitsuenak, eskiatzeko barrutiei goazkiela, St. Lary-Soulan (Pirinio frantziarra), Pas de la Casa-Grau Roig (Andorra) eta Baqueira-Beret (Kataluniako Pirinioa) dira, 100, 88 eta 77 kilometroko pistak dituztela. Kataluniako (4.400 pezeta) eta Andorrako (4.100 pezeta) estazioak, Formigalekin batera (4.000 pezeta, Pirinio Aragoarrean) dabiltza garestienen artean, helduen eguneko forfaitetan. Halaz ere, igogailuen eta pista-kilometroen kopurua kontuan izanik, horietako edozeinetan eskiatzea Leitariegosen (Leon) baino merkeago gertatuko zaigu; azken estazio horretako prezioa 1.900 pezeta baizik ez dela ere, 6 igogailu eta bost bat kilometroko pista ditu, guztira. Estazioren batek, erabiltzailearen adinaren arabera xedatzen ditu prezioak: 12 urtetik beherako haurrei eta 65 urtetik aurrerako helduei %50erainoko deskontuak egiten zaizkie toki batzuetan. Lau urtetik sei urte bitarteko umeak ez du ordaintzen estazio zenbaitetan eta tarifak, bestetan, murriztu egiten dira, jardunaldi erdian bakarrik aritzeko edo egun bat baino gehiagotan ibiltzeko txartelak hartzen direnean. Cerler, Panticosa, Baqueira, Espot eta Sierra Nevada (Espainian), Arinsal (Andorran), eta Cauterets (Frantzian) ditu eskarmentu luzeko eskiatzaileak -abiadaren zaleak, bereziki- tamainako estazioak, goreneko kotatik beherainoko desmaila 1.000 metro baino gehiagokoa baita. Hasi berriak eta eskiatzaile lasaiak egokiago izango ditu 400 bat metroko desmaila duten pistak, hala nola Cabeza de Manzaneda, Leitariegos, Vall de Nuria edota Alto Campoo. Elurra ziur egongo dela bermatzeko unean, estazioen goratasuna funtsezkoa da baina, elurrik ez izatekotan, kainoiek ekoiztuko dute erruz. Font Romeu-Pirénées 2.000 izenekoa (460 kainoi dituela), Baqueira-Beret (357 ale), eta Pas de la Casa (323) dira kainoi gehien eta, horrenbestez, artifizialki ekoizturiko elurrez estalitako pista-kilometro gehien dituzten eski-estazioak.

Elurretako beste kirol zenbait

"Elurretako surfa" ere deritzon snowboard kirol berria du gazte-jendeak indarreko kirol negutiarra. Eskiatzaileek darabiltzaten pista berak baliatzen dituzten arren, estazio batzuek -San Isidro, Astun, Baqueira, Sierra Nevada edo Pas de la Casa, adibidez-badituzte half-pipean berariaz aritzeko pistak, elurretako surflari horientzat aproposak. Eski ipartar edo iraupenekoa da beste alternatiba bat, merke (igogailurik ez da ordaindu behar, horrelakorik ez baita erabiltzen) eta lasaiagoa. Patxadan jarduteko kirol segurua praktikatu nahi duenak neurri-neurrikoa du eski-mota hau, estazioetako burrunda, masifikazio eta samaldetatik aparte. Bestetik, pistetara iristeko igogailuak hartzean jasan ohi diren jende-ilada amaigabeak ere ez dira nozitzen iraupen-eskian. Eski-mota honetan aritzeko ez da behar berealdiko egoera fisikoa: baldintza minimo batzuen jabe izanik, edonor ibil daiteke eski ipartarrean, istripu-indize apal-apala baitu eskiera honek eta, beste alderditik, koordinazioa, erreflexuak eta ahalegin aerobikoa biltzen ditu. Eski-plegu honi arrakasta Eskandinavia eta Erdialdeko Europan bereziki aitortzen zaion arren, Estatuko 456 kilometro balizatuetan barrena irristatzen diren zaletuak geroz eta ugariago dira. Iraupen-eskian aritzeko ibilbide luzeenak Candanchun (Huesca) eta Sant Joan de L'Ermen (Lleida) daude, bakoitzak 35 kilometro dituela; Cerler eta Llanos del Hospitalen (Huesca) eta Aransan (Lleida), 30 kilometrorekin. Nafarroan, Belaguak (24 km) eta Abodik (25 km) ere ibilbide dezente luzeak dituzte.

Hobe aurreikustea...

Honelako kirol baten teknika ongi ikastea funtsezkoa da, istripuak eta lesioak maiz gertatzen baitira, halaz ere. Ikasteak berez agintzen duen ezinbesteko disziplinari itzuri nahi diotenak damutu egiten dira maiz: nork bere kabuz ikasita, nolabaiteko estilo eta maila erakuts dezakeen arren, jardueran hobetzea eragozten dioten gabeziak agertuko ditu noiznahi eta, are eta larriagoa, irakasleekin jardunek baino segurtasun urriago nozituko du, eskiatzaileari lehen edo geroago baldintzak okertzen zaizkionean, bereziki: ekaitzak, pista bihurriak, galerak... Elurretako kirol honetan hasi eta jarduniko lagunengandik aurreneko eskolak hartzea ohikoena bada ere, espezializaturiko profesionalek emaniko ikastaroetan izenematea da irtenbide egokiena. Estazio guztietan daude eski-eskolak, eskiatzailearen beharrak asetzeko giza eta pedagogi baliabideez aski hornituak. Klaseak bana-banakoak edo kolektiboak izaten dira, erabiltzaileak aukera dezakeelarik: trebezia handikoa ez bada, hoberena pare bat klase indibidual hartzea izango du, seguruenik. Merkerik ez da, inondik ere, baina merezi du. Ordubeteko eskola indibiduala 3.500 eta 4.000 pezeta bitartean kostatzen da, batenaz beste; bi orduko klase kolektiboa, berriz, 1.900 pezetaz lor daiteke, laguneko. Aukerarik aproposena -ahal dugun neurrian- aste osoa ikasteari eskaintzea da. Bost egunetan, egunean hiru orduz, ematen den ikastaro kolektiboa 8.000 eta 15.000 pezeta bitartean kostatzen da (500 eta 1.000 pezeta orduko), estazioaren eta sasoiaren arabera. Prezio hauek eski alpinoari, ipartarrari zein snowboard-ari, hein berean, aplika dakizkieke. Eskolak hartzea mesedegarria gertatzen da beti, eski ipartarrean aiseago ikasten bada ere. Ez ahantzi, dena den, gabezia teknikoak lesio fisikoekin ordaintzen direla maiz.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto