Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskiatzeaz: Hementxe dugu urte-sasoi zuria

Asteburuak, "aste zuriak" eta ihauteriak ditu elurzaleak une egokiak urte osoan zokoratuta egon den tresneriari (botak, eskiak, berariazko janzkera) hautsak astindu eta eski-estazioak "okupatzera" joateko. Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema..

  Nolanahi ere, gozatzeko aukerak ez dautza eskitegietan soilik: giroturiko igerilekuak, bizikleta edo lerak alokatzea, irristategiak, diskoteka, zentro termalak, zinema... Bide guztietatik saiatzen dira estazioak zaletua erakartzen eta, areago, ilunabarrean, elur-orduak amaitutakoan, gustuko atsedenaldia izan dezan. Bakarrik, familian edo lagunartean joanik ere, ongi pasatzeko aukerak amaigabeak dira. Estatu espainoleko estazioek 1997 urtean, batik bat eski alpinoan aritzera bilduriko bost milioi bisitariri zabaldu zizkieten ateak. Espainiak 28 estazio eta balizaz hornituriko 709 pista ditu eskaintzan, denera 767 kilometroko ibilbidea osatuz. Iraupen-eskia nahiago duenak, berriz, 15 estazio konbentzionaletan eta beste 17 berariazkotan aurkituko du non ibilia, guztira balizaz adieraziriko 450 kilometroko bidea egiteko daudela; hauek, zapaldu gabeko elurretan barrena doazenak baino seguruagoak dira eskarmentu handia ez duen eskiatzailearentzat.

Andorrak (5 estazio) eta Frantziak (300 baino gehiago) eskaintza zabala osatzen dute Pirinioez beste aldean eta ohiko helmuga dira dagoeneko elurzaleentzat. Teleaulkia, teleskia edo telekabina har dezake zaletuak gora igotzeko modu errazean. Txosten honetan agertzen diren 40 eski-estazioetako eguneko forfaiten prezioak Leitariegosen (Leon) ordaintzen diren 1.900 pezetetatik Baqueira-Bereteko 4.400 pezetetaraino doaz. Egun batzuetako bidaia, forfait eta lojamendua jasotzen dituzten "bildumak" eskaini ohi dituzte bidai agentziek.

Prezioak nonahi garesti diren arren (eskia ez baita ekonomia apalekoek goza dezaketen kirola), urte-sasoi eta lojamendu-motaren arabera alde handiak daude, toki batetik bestera. Laguneko hogei bat mila pezeta ordaindurik, "asteburu zuria" eman dezakezu, garraioaren, lojamenduaren eta igogailu mekanikoen kostua barne. Tresneria, janzkera eta osagarriak ere jaso behar dira kontutan, patrika estutzeko unean. Baina ekiporik hoberena ez dago osorik aseguru on bat gabe: eskia, osasunarentzat kirol mesedegarri izan arren, istripu-iturri da maiz. Neguko Kirolen Espainiako Federazioko (FEDI) Tarjeta urtean 6.000 pezeta kostatzen da eta, horren truk, istripurik gertatzekotan, mundu osoan estaldura eta gerorako asistentzia ere eskaintzen dio erabiltzaileari, jarraipena eman behar izanez gero. Egun bakar bat edo gehiagotarako asegurua ere egin dezake inoiz edo behin doan eskiatzaileak: 250 pezetatik 2.600 bitarte dabiltza horien prezioak, iraupen eta herrialdeen arabera. Beste alde batetik, eskian estrainekoz hasteko garaian merezi du profesionalek ematen dituzten klaseetan matrikulatzea; baina jardunari ere bere teknika hobetzeko ez zaio gaizki etorriko, tarteka edo sasoiaren hastapenetan, eskolaren bat hartzea.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto