Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskuz aritzeko ontzi-garbikari likido kontzentratuak: Hobeak dira garestiak

"Eskuz ikuzteko bost ontzi-garbikari likido kontzentratu aztertu dira: Mistol Ultra Plus, KH-7 Ultraconcentrado, Fairy Ultra, Aros Ultraconcentrado eta Casa Verde Concentrado.

Eskuz ikuzteko ontzi-garbikariak, banan-banan

Fairy Ultra

  • 271 pezeta litroko (150 mililitro "oparitan ematen" duen sustapenean, ohiko formatoan, litroko 325 pezetan ateratzen da).
  • Oso ona. Mistolekin batera, plater gehien ikuzten dituena da. Gai aktibo gehien (%36) duen ontzi-garbikarietako bat da hau.
  • Gantza desegiteko honen gaitasuna eta ikuzteko eraginkortasuna hoberenetakoa da. Aparra sortzeko ahalmena ona da, baina ez Mistol eta Arosena bezain ona.

Mistol Ultra Plus

  • 325 pezeta litroko.
  • Oso ona. Fairyrekin batera, hoberena. Gai aktibo gehien duena (%37). Apar asko sortzen du.
  • Gantzaren aurka oso eraginkorra da eta saio praktikoan ere emaitza oso onak lortu ditu.

Aros Ultraconcentrado

  • 233 pezeta litroko.
  • Ona. Aukera honek ere merezi du, kalitatez ertaina eta prezioz egokia delako. Edukiaren %30 gai aktibo duela, apar asko eta oso iraunkorra egiten du. Honen pH-a neutroa da.
  • Gantzaren kontra onargarria da, baina aurreko biak eta KH-7 baino apalagoa. 28 plater garbitzea lortu zuen honek, Mistolek eta Fairyk beste hiruna gehiago bakarrik garbitu zituzten bitartean.

KH-7 Ultraconcentrado

  • 256 pezeta litroko.
  • Ona, baina ez Aros bezain interesgarria. Produktuaren %32 du gai aktiboa.
  • Ikuzketaren eraginkortasuna onargarria besterik ez den arren, gantzaren kontra emaitza onak lortu ditu. 23 plater garbitu zituen.

Casa Verde Concentrado

  • 179 pezeta litroko.
  • Onargarria, baina aztertutako bostetan okerrena. Merkeena da eta gai aktibo gutxien daukana (%20) Disolbakaririk ez duenez, likatsuagoa da.
  • Apar egiteko, gantza suntsitzeko eta zikinkeria bakantzeko ahalmenik ahulenak. Honen pH-a neutroa da, larruazalarentzako onena, alegia.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du