Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskuz aritzeko ontzi-garbikari likido kontzentratuak: Hobeak dira garestiak

"Eskuz ikuzteko bost ontzi-garbikari likido kontzentratu aztertu dira: Mistol Ultra Plus, KH-7 Ultraconcentrado, Fairy Ultra, Aros Ultraconcentrado eta Casa Verde Concentrado.

Laburbilduz

Eskuz ikuzteko bost ontzi-garbikari likido kontzentratu aztertu dira; denak ere, kalitate onargarriko produktuak dira, larruazalean ez dute narritadurarik sortzen eta etiketa zuzen daukate. Mistol eta Fairy, kontzentratuenak (edukiaren %35etik gora gai aktibo dutela), hoberenak eta garestienak dira. Emaitza kaskarrenak garbikari merkeenak erakutsi ditu, Casa Verdek alegia, eta berau da gai aktibo gutxien duena (%20).

Ontzi-garbikari kontzentratu hauetatik garestiak erostea merezi du, gantza hobeki garbitzen dutelako eta, dosi bera erabilita, plater gehiago xahutzen dituztelako. Mistol eta Fairyk, ariketa praktikoan, 31 plater garbitu zituzten. Arosek 28 baizik ez; KH-7-k, 23; eta Casa Verdek 19 besterik ez zuen garbitu.

Mistol eta Aros dira apar gehien eta egonkorrena sortzen dutenak. Gantzaren kontrako ahaltsuenak Fairy eta Mistol dira eta ahulenak, berriz, Aros eta Casa Verde.

Osotasuneko balorazioan, Mistol eta Fairy oso ongi geratu dira; Aros eta KH-7 ongi eta Casa Verde maila onargarri hutsean.

Mistol eta Fairy baino merkeagoa eta kalitate ertainekoa izaki, aukera interesgarria da Aros.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du