Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

"Beraiazko eskumenaren" klausula

Tolosako kontsumitzaile batek material didaktikoa erosi zuen, ingelesa irakasteko beste zenbait zerbitzurekin batera. Bartzelonako epaitegien berariazko eskumenaren klausula jasotzen zen hitzartutako kontratuan. Epaitegien aurrean auzia jarri zuenean, Tolosako epaitegia eta Bartzelonakoa biak eskumendun kontsideratu ziren eta gaia Auzitegi Goreneraino iritsi zen, berariazko eskumenaren klausula baliozko zen ala ez erabakitzeko.

Auzitegi Gorenak 1998ko uztailaren 20ko epaian dio klausula hori abusuzkoa dela, auzitara jotzeko bere herritik urruti joatera behartzen duelako kontsumitzailea eta gainera enpresarentzat onuragarri dela, erreklamazio judizial guztiak Bartzelonan zentralizatuta izan eta erosotasun osoz eta lege-aholkularitza bermatuta jokatzen duelako. Hori dela eta, Tolosako epaitegiari eman zion gai honetan erabakitzeko ahalmena, Kontratazioko Baldintza Orokorrei buruzko Lege berrian eta Kontsumitzaileen Lege Orokorreko lehen xedapen gehigarri berrian oinarrituta. Xedapen horrek abusuzko klausulatzat definitzen ditu kontsumitzailearen bizilekukoa ez den eta obligazioa bete behar den lekukoa ez den epaile edo epaitegi batekiko berariazko eskumena finkatzen duen klausula.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du