Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Estetikako lokal baten alokatzaileak manta elektriko bat erosi zuen edertzeko tratamenduetan erabiltzeko asmoz. Tratamendua bukatzean, entxufea atera zioen mantarekin batera zetorren instrukzio-orriak. Baina horrez gain, programatutako tenperaturara iristean berez deskonekta zedin gailu bat ere bazuen mantak. Egun batez manta piztuta utzita aldegin zuen jabeak lokaletik eta honek sutea eragin eta kalteak izan ziren horma eta altzarietan. Erabiltzaileak fabrikatzailearen eta saltzailearen kontrako demanda aurkeztu zuen. Valentziako Lurralde Auzitegiak, 1998ko uztailaren 6ko epaian, absolbitu egin zuen saltzailea; fabrikatzailea eta bere Aseguru Etxea kondenatu egin zituen jasandako kalteen %60 ordaintzera.
Tenperatura erregulatzeko gailuak akatsa izan zuela kontsideratu zuen Auzitegiak, horrek berez salto egin behar baitzuen; baina erabiltzaileak ere izan zuela errurik, manta piztuta uzteagatik. Epai honetan Kontsumitzailearen Defentsarako Legea aplikatu zen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa