Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bigantxak kalteak eragin zituen haurren festa batean

Bilboko Udalak umeentzako sokamuturra antolatu zuen 1985ean Aste Nagusiko jaien barruan. Bigantxa atera beharrean zezen hezigabe adardun bat atera zuten eta Jai Batzordeak kontratatutako animatzaile bat harrapatu zuen. Zauri larriak eta deformazioak izan zituen aurpegian eta Udalaren aurkako demanda jarri eta kalteordaina eskatu zuen, zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalagatik Administrazio Publikoek duten erantzukizun patrimonialean oinarrituta.

Epaitegi Gorenak, 1998ko ekainaren 19ko epaian, biktimaren eta Udalaren arteko lan-harreman motak ez zuela gora-beherarik eta, animatzaileari 11 milioiko kalteordaina ematera kondenatu zuen Udala, 85etik aurrera KPIaren arabera eguneratuta, urte horretan izan baitziren gertaerak. Animatzailea kontrataturik egoteak ez du justifikatzen horrelako jai batean ohiko eta onargarri dena baino arrisku handiagoa jasan behar izatea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du