Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Goiko bizilagunaren bainuko hustubideak egoera txarrean daudela eta, hezetasun arazoak ditut sukaldeko eta bainuko sabaian, eta ur tantak erortzen dira. Hilabeteak dira abisua eman niola, baina entzungor egiten du. Konponduko duela dio, baina ez du ezer egiten. Etxebizitza familiaren seme baten izenean dago eta kaudimengabea da.
Lehenik eta behin, etxebizitzako kalteak konpondu behar dira eta lanen kostua goiko bizilagunak edo bere aseguru etxeak ordaindu behar du, asegururik badu. Bigarrenik, goikoak konpondu egin behar ditu bere komuneko hustubideak, beste inori kalte gehiago ez sortzeko. Hori guztia Jabego Horizontalaren Legeko 9.2 artikuluan oinarrituta. Artikulu horren arabera, jabe bakoitzaren erantzukizuna da bere etxebizitza eta instalazio pribatuak egoera onean zaintzea, komunitateari edo beste bizilagun batzuri kalterik ez eragiteko. Jabearen beraren hutsegitez edo bere erantzukizunpekoen hutsegitez gertatzen diren kalteen ordaina eman beharra ere jasotzen du legeak.
Artikulu bereko laugarren atalaren arabera, jabego horizontalaren erregimeneko etxibizitzen jabeak behartuta daude horretarako euren etxebizitzan sartzeko baimena ematera. Auzokoari hezetasuna sortarazten duen arazoa epe motzean konpontzea eska diezaiozun proposatzen dizugu (hartu izanaren agiridun telegrama baten bidez). Eta zure etxibizitzan eragin dituen kalteak konpondu edo konponketetarako zuk aurreratu duzun kopurua ordain dezan.
Epe hori pasatakoan erantzuten ez badu, epaitegietara jo beharra dago. Auzia irabazteko erabakigarria izango da aditu-froga, kaltea goiko etxibizitzako hustubidearen egoera txarrak eragin duela adierazten duena. Jabea kaudimengabea bada, epai aurreikusgarria exekutatu beharko da, eta goiko etxibizitza enbargatzeraino iritsi.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa