Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igogailuaren zaratak loa galarazten du

Babes ofizialeko etxebizitza batean bizi naiz, Gasteizen. Igogailuaren zarata gogaikarriak loa galarazten zigula eta, salaketa aurkeztu nuen Eusko Jaurlaritzan eta Gasteizko Udalean. Zarata gogaikarria da eta nerbioak kaltetzen dizkit. Egin beharreko neurketak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi didate nirea bezalako etxebizitzetako baldintza akustikoei buruzko araudiak balore gomendagarriak bakarrik aipatzen dituela eta beraz, zarata maila gomendatutakoa baino askoz ere altuagoa dela frogatuta geratu den arren, horixe baino ez direla, gomendagarri besterik gabe. Eta artxibatu egin dute salaketa. Ezer ezin dudala egin esan nahi al du horrek?

  Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruzko legeriak dio behin betiko kalifikazio egiten denetik bost urteren barruan konponketa beharra sortzen duten akatsak edo hutsuneak agertzen badira, konponketa horiek promotoreari eginarazi edo haren kontura egin ahal izango direla. Kasu honetan administrazioaren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jartzeko epea amaitu da, eta beraz, administrazio-bidea ahaztu, abokatua bilatu eta epaitegi zibiletara jotzea gomendatzen dizugu.

Ikuspegi zibiletik, saltzailea behartuta dago bizigarritasun aldetik etxebizitza bizitza-kalitate maila egokietan ematera. Hau da, saltzaileak erabilgarritasun-egoera onean entregatu behar dio etxea erosleari eta hori eska daiteke ?atseden egokirako baldintza edo ezaugarri egokiak, zarata eta bibrazioek eragozten badituzte? (Epaitegi Gorenaren 1993ko martxoaren 10eko epaia). Zaratak kentzeko egin beharreko obrak egitea eskatu behar zaio promotore-saltzaileari. Erantzuten ez badu, komenigarri dirudi epaitegietara jotzea. Seguruenik arazo hori bizilagun gehiagok ere izango duenez, eta edozein kasutan, komunitateko elementu komun baten akatsa denez, administradoreari azal diezaiokezu arazoa, jabeen bileran aztertzeko.

Ezin izango da izkutuko akatsetan oinarritutako demandarik aurkeztu (Kode Zibileko 1.484. artikulua eta hurrengoak), horretarako izaten den sei hilabeteko epea iraungi delako. Beste bide batzuk aukeratu beharko dira: aurri edo ruina kontzeptuko akatsengatiko erantzukizuna, salerosketa-kontratua ez betetzea etab.


Eduki honen erlazioak

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du