Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Telefono zenbakiak: Zerbitzuak guztiontzat

Azken urteotan pertsonen arteko komunikazio-tresna baino zertxobait gehiago bihurtu da telefonoa.

  Dei bat egite hutsarekin, oso minutu gutxian eta jarlekutik mugitu ere egin gabe, pizza edo paellatan azken espezialitatea, edo buruko min gogaikarria kenduko digun analgesikoa lor dezakegu. Produktu-mota anitzenen etxez etxeko zerbitzuaz gain, edo prestazio profesionalenez gain, badira gaur egun eguneroko informazioari buruzko informazioa jasotzeko telefono zenbakiak ere, erakunde publiko zein elkarteek herritarren eskura jarri dituztenak. Horrela, beraz, lan merkatuaren azken ordua ezagutzeko aukera dugu, jokua uzteko zer egin behar den jakin, irteera-operazioko egun korapilatu batean ibilbide alternatiboen berri izan, edo NANa berritzeko zein agiri aurkeztu behar den jakiteko modua. Telefonoak gainera, lan-sozial garrantzitsua betetzen du.

Zenbait elkarte eta GKE-ONGk arreta eta informaziorako lineak eskaintzen dituzte (doan kasu askotan) eta hainbat kasutan bizitza salbatzeko balio izaten dute larrialdietan, gaixorik, deprimituta, tratu txar edo sexu-erasoak jasaten dituzten pertsonen kasuan edo bakardadea, edo alkoholarekin nahiz drogekin arazoak dituztenentzat. Psikologoak, gizarte-laguntzaileak, medikuak eta abokatuak arduratzen dira, beste boluntario batzuen artean, modu altruista, anonimo eta konfidentzialean, dei egiten dutenei entzun eta orientazioa emateaz; urtean 3 milioi lagun inguruk, " gehienak emakumeak", eskatzen dute laguntza telefono zenbaki hauek erabiliz.

Bestalde, aurrerantzean ez dugu ahaztu behar 112 zenbakia, horixe baita larrialdi unetan markatu beharrekoa, istripu, sute, katastrofe eta beste edozein arazo larritan erabiltzekoa. Zenbaki berbera izango da Europako Elkarte guztian era horretako egoeretarako.

Alkoholiko anonimoak

91 341 82 82

Erantzuten dutenak: elkarteko kideak. 10:00tik 22:00ra, egunero. Hartzaileak: Alkoholikoak eta alkoholiko-ohiak, familiartekoak eta hurbileko pertsonak.

Alkoholikoek edateari utzi eta bergizarteratzen saiatzen dira. Ekintzetan sartzen diren pertsonek taldeari bizitzako esperientziak komunikatzea bultzatzen dute. Zentruei buruzko informazioa ematen dute. Ez dute dei kopuruari buruzko daturik.

Fundación de Ayuda Contra la Drogadicción

900 161 515

Erantzuten dutenak: psikologoak, psikiatrak, pedagogoak eta gizarte-laguntzaileak. 9:00- 21:00, egunero.

Hartzaileak: Afektatuak eta familiartekoak.

Eginkizuna: Drogamenpekoen eskura dauden programa eta baliabideen berri ematen dute. Etxean toxikomanoa nola antzeman adierazten diote familiari, eta adikzioa egiaztatzen denean nola jokatu. Arazoa gainditzeko toxikomanoari zein argumentu eman azaltzen dute, laguntza eskatzetik hasita. Urtean 22.000 dei izaten dituzte.

Emakumearentzako laguntza

Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa 900 191010

Erantzuten dutenak: abokatuak eta gizarte-laguntzaileak. Egunero eta eguneko 24 orduetan.

Hartzaileak: emakumeak orokorrean. Emakumeari buruzko gai guztiez ematen dute informazioa: enplegua, eskubideak, banaketa, abortua, bortxaketa, tratu txarrak, gizarte-zerbitzuak etab. Edozein salaketa mota jasotzen dute. Urtean 87.000 dei inguru jasotzen dute, batez ere arazo ekonomikoak, banaketa egoera edo tratu txarrak jasaten dituzten emakumeenak.

Haurrak eta nerabeak

ANAR fundazioa. 900-202 010. Deitzen duena heldua bada: 91-726 01 01

Erantzuten dutenak: psikologoak, psikiatrak eta pedagogoak. Eguneko 24 orduak, egunero.

Hartzaileak: 18 urtez beherakoak.

Laguntza juridikoa, soziala eta psikologikoa eskaintzen dute sexu-eraso, tratu txar, harreman pertsonaletako arazo eta abarretan.

Urteko dei kopurua: 154.000 adin txikiko, eta horietatik %40 komunikazio arazoak dituzten neskatilak. Tratu txarrak ere ohizko gaia dira. 34.000 pertsona helduk ere deitzen dute. Ugari izaten dira auzoko umeen tratu txarrak salatzen dituzten helduen deiak.

Hirugarren Adina

Asociación Mensajeros de la Paz. Teléfono Dorado
900 222 223

Erantzuten dutenak: psikologoak, medikuak, erlijiosoak eta gizarte-laguntzaileak. 10:00-20:00, egunero.

Hartzaileak: 60 urtetik gorakoak, adin guztietako pertsonek dei egiten duten arren. Bakardadea, depresioa, elbarritasuna, gaixotasuna etab. Bizi dituzten adineko pertsonei entzun eta aholkua ematen diete.

Urteko dei kopurua: 2 miliotik gora. Gehienak hirugarren adinekoak dira, baina ama batzuk eta langabezian dauden pertsonek ere dei egiten dute.

Zenbait gaixotasun

Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea 900 100 036

Erantzuten dutenak: medikuak, psikologoak eta gizarte-langileak. 9:30 14:00 eta 16:30 - 19:00, egunero.

Hartzaileak: minbizia duten gaixoak eta familiakoak. Publikoa orokorrean. Medekuntzako gaiei buruzko informazioa ematen dute. Afektatuei laguntza psikologikoa eta emozionala ematen diete.

Urteko dei kopurua: 6.000 baino gehiago. Batez ere gaixoen familiartekoak. Prebentzioari buruz ere dei asko jasotzen dute.

HIESaren aurkako fundazioa

900 111 000

Erantzuten dutenak: medikuak. 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, egunero.

Hartzaileak: Herritarrak orokorrean. Edozein zalantzari buruzko informazioa ematen dute, batez ere gaixotasunaren aurkako tratamenduez eta afektatuen arretarako zentruez.

Urteko dei kopurua: 20.000 inguru. Batez ere infektatuek eta osasun-zerbitzurik ez duten atzerritarrek deitzen dute. Baita kutsatzeko arriskua dakarten harremanak izan dituztenek ere.

Teléfono de la Esperanza

91 459 00 50 eta 91 4590062

Erantzuten dutenak: gehienetan psikologo eta abokatuak. Egunaren 24 orduetan, egunero.

Hartzaileak: Edozein. Krisian daudenei laguntzen diete, arazoa edozein dela ere: bakardadea, inkomunikazioa, bikote edo familiako krisia, ...

Urteko dei kopurua: Urtean ia 133.000 . Batez ere bakardade arazoa bizi duten 25 eta 55 urte bitarteko emakumeek dei egiten dute.

INEM

902 399 999

Erantzuten dutenak: INEMeko funtzionario eta langileak. 9:00-14:00, astelehenetik ostiralera.

Hartzaileak: publiko orokorra. Enpleguari buruzko gaiez ematen dituzte argibideak: kontratuak, prestazioak, lan-eskaera eta eskaintzak, laguntzak, ... Ez dute zerbitzuan jasotzen diren deiei buruzko datu orokorrik.

Hazienda

900 333555 (Ekonomia eta Hazienda Ministerioa), ondorengoetan izan ezik:

Bizkaian: 94 4208000
Gipuzkoan: 943 482111
Araban: 945 181555
Nafarroan: 948 427304 eta 948 427305. Lau kasu hauetan Foru Aldundiek eskaintzen dute zerbitzua.

Erantzuten dutenak: Ekonomia eta Hazienda sailetako langileak. Astelehenetik ostiralera.

Hartzaileak: zergadun guztiak. Errentaren zergaren, sozietateenaren eta BEZaren gaineko informazioa ematen dute. Lege-ikuspegitik ematen dute aholkularitza.

Urteko dei kopurua: Ez dago zifra orokorrik. 900 333 555 zenbakian 3 milioi inguru jasotzen dira.

Herritarrekiko Arreta Barne Ministerioa

900 150000

Erantzuten dutenak: Administrazioko funtzionarioak. 9:00 -21:00, astelehenetik ostiralera.

Hartzaileak: edozein herritar. Barne Ministerioko tramiteei buruzko informazioa ematen dute (NANa, pasaportea, atzerritartasuna, Trafiko), eta Ministerioaren mendeko erakundeetarako oposizioez. Urtean ia 300.000 dei jasotzen dute.

Trafikoa

Estatuko Trafiko Zuzendaritza Nagusia 900 123505 Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila 902 112088

Erantzuten dutenak: Gestio Zentruko langileak.
Trafikoko gora-behera, trafiko-maila, ibilbide alternatiboak eskaini eta tramite burukratikoen berri ematen dute.

Urteko dei kopurua: 1.200.000. Gehienetan errepidean doazen herritarrek egiten dituzte deiak, egoera zailetan bide alternatiboak eskatzeko.

Larrialdiak

112

Erantzuten dutenak: Erkidego bakoitzeko larrialditarako langileak. Anbulantziak, osasun zentruak, suhiltzaileak, Polizia (estatukoa, autonomia erkidegokoa zein udaltzaingoa). Egunero, 24 orduz.

Hartzaileak: Larrialdi egoeran dagoen edozein herritar. Laguntza eskaerak atenditzen dituzte eta gerkariaren eta gertatzen den lekuaren arabera laguntza martxan jartzen dute. Ez dago urtearen buruan jasotzen den dei kopuruari buruzko daturik.

Udal Informazioa

010

Erantzuten dutenak: Udaletako langileak eta enpresa subkontratatuetakoak. Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 17:30etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 16:00etara.

Hartzaileak: Zerbitzua kokatuta dagoen lekueko biztanleak eta bisitariak. Udalerriari buruzko informazio orokorra eskaintzen da (kultura, garraioa, aisia, turismoa, kirola, gizarte zerbitzuak, osasuna, hirigintza, kontsumoa, babes zibila, agiriak, zergak...). Ez dago urtearen buruan jasotzen den dei kopuruari buruzko daturik.

Turismoa

901 300600

Erantzuten dutenak: RACE (Real Automóvil Club Español) elkarteko langileak (*). 8:30etatik 17:30etara, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 16:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan.

Hartzaileak: edozein herritar. Estatu guztiko turismoaz eta aisialdiko ekintzei buruzko informazioa ematen dute. Sektoreko beste erakunde batzuen telefonoak ere ematen dituzte.

Urteko dei kopurua: Ez dute daturik ematen. (*) Hitzarmena dute Tour España-rekin, Estatuko Turismo Idazkaritzaren menpeko erakundearekin.

Batzorde Europarrari buruzko informazioa

900 983198

Erantzuten dutenak: Batzorde Europarreko Zuzendaritza Nagusiko kideak. 8:30etatik 18:30etara, egunero.

Hartzaileak: Europar Batasuneko herritarrak. Europar Batasuneko herrialdeetan ondasunak eta zerbitzuak erosteari buruzko informazioa ematen dute, lan merkatuaren arazoez eta Europa mailako kontsumoko araudi eta elkarteei buruzkoa. EBeko bidaia eta ikasketei buruzko orientabideak ematen dituzte. Herrialde bakoitzeko ohiturei buruzko gidak, gizon-emakumeen arteko eskubide-berdintasunari buruzkoa etab. eskuratzen dituzte.

Urteko dei kopurua: ez dago daturik. Dei kopururik handiena Espainia eta Italiatik jasotzen dute.

Kontsumoko Zuzendaritza eta Sailak

EAE: 900 600500
Nafarroa: 948 427739
Errioxa: 941 277022
Burgos: 947 288828
Kantabria: 942 207100
Valentziako E.: 900 500222
Katalunia: 901 300303
Murtzia: 968 221 766

Erantzuten dutenak: Kontsumo Zuzendaritza eta Sailetako langileak.

Hartzaileak: Kontsumitzailearen zerbitzu, eskubide eta betebeharrei buruzko zalantzak dituen edozein herritar. Administrazioak kontsumitzaileari eskaintzen dizkion prestazioei buruzko informazioa ematen dute, eta arazoen aurrean dituen aukerei buruzkoa.

Urteko dei kupurua: ez dago datu orokorrik.


Eduki honen erlazioak

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto