Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Anai-arreben arteko harremanak: Edozer konpon daiteke

Familia askotan, urtero bezala Gabonetako mahaiaren inguruan bildurik, gutako batek baino gehiagok egiaztatuko genuen berriro familiako kide jakin batekin dugun konponezina disimulatzea zein zaila den.

  Zoritxarrez, distantziaz, haserrez edo liskarrez betetako harremanaren pisua darama zenbaitek aldean. Beti dago arrazoiren bat etxekoren batekin konponezina izateko: bizitza ikusteko edo bizitzan jokatzeko moduan izaten den bateraezintasuna, edo arrazoi zehatzagoak: herentziak eta bestelako diru-kontuak, guraso edo anai-arreba gaixoen zainketa, norbaitek bizi duen egoera penagarria ulertu ezina edo solidaritaterik eza, ' Arrazoi ugari anai-arreben arteko distantzia edo komunikaziorik eza sortzeko.

Naturalena senideak elkarrekin ondo konpontzea dela hartuko dugu abiapuntu, edo hala behar lukeela odolarengatik eta elkarrekin bizi izandako haurtzaroarengatik ez bada ere. Horrek ez du esan nahi etxeko guztiengatik maitasun berbera sentitu behar dugunik, baina argi dago anai-arreben arteko harreman emankor eta lasaia oso lagungarri dela guztiok ongi senti gaitezen. Izan ere, esanak esan, familiak pisu handia du. Eta azken batean, familiarengana jotzen dugu arazorik larrienek mehatxatzen gaituztenean.

Normalean ez dugu aparteko arazorik izaten sentitzen duguna edo nahi duguna adierazteko, desadostasun edo gatazkez hitz egiteko, lagun edo lankideen artean bada; baina sarritan ezinezko egiten zaigu anai-arrebekin zenbait gairi buruz aritzea. Berehala sortzen da liskarra, eztabaida, kontu larriagoak ateratzen dira eta ezinezko gertatzen da komunikaziorik oinarrizkoena ere. Edo gerta daiteke interesatzen zaigun gai bati buruz elkarrizketa sortzeko egiten dugu ahaleginak harrera hotz eta protokolozkoa izatea, eta horrek ez gaitu asko animatuko hurrengoan ere saiatzera. Eta egoera hori zergatik gertatzen den galdetzen diogu sarri geure buruari; arazoa konpondu nahi genuke, baina ez dakigu nola.

Arazoaren jatorria.

Senideen arteko harreman txarrak azkenean eragozpen handi bihurtzen dira gure bizitzarako eta oso era negatiboan hunkitzen eta eragiten digu gertaera horrek, adiskide batekiko harremana apurtzeak baino askoz gehiago. Tradizioz honela esan ohi dugu senar edo emazteari buruz: "nire anaia/neba (edo semea) nire odolekoa da eta zu kalean aurkitu zintudan". Alderantzizko planteamenduak ere ez dirudi zentzugabea: "gurasoak eta neba-arrebak naturak inposatu zizkidan, baina lagunak eta bikotea, onerako edo txarrerako, neuk aukeratu nituen". Baina aukera horiek ez dira baztertzaileak. Gure inguruan giza-harremanen sare atsegingarri bat sortzeko beharra dugu, familiako zein bestelako harremanez osatua. Gure ongizate emozionala horretantxe jokatzen dugu neurri handi batean: helburu hori lortzeko dugun gaitasunean. Gizakien arteko edozein harremanetan bezala, anai-arreben artekoetan ere denetik izan ohi da. Harreman batzuk erabat apurtuta egoten dira, urte luzetako eztabaida gogorren ondorioz. Beste kasu batzutan, agian gehienetan, harreman grisak izan ohi dira, erabat harreman kaskarrak, ohikeria eta distantzia emozionalez beterikoak dira, itxura batean amultsuak, helduen arteko paktuan oinarrituak. Komunikaziorik eza da nagusi, itxura zaindu arren. Senide horrekin ez gara ausartzen argi eta garbi hitz egitera (eta are gutxiago gai labainkorrez jardutera), bazterturik genuen gatazkaren mamuak berpizteko beldur. Noizean behin gutxienez, edo familiako bileretan nahiz hiletetan hitz egiteko aukera ematen digun lazo hauskor hori behingoz apurtuko ote den beldur gara. Gutako askok, senide batekin gaizki konpontzen garenean eta harekin elkartu aurretik, ukitu ezin diren gaien zerrenda errepasatzen dugu edo topaketa "markatuko" duen eztabaida edo haserrerik ez eragiteko eta egoera desatseginik ez sortzeko nola jokatu pentsatzen dugu aurrez.

Zorionez, arazo hauek ez dira familia guztietan gertatzen. Batzuetan, elkar errespetatu eta maite izateaz gain, adiskide eta lagun min ere izaten dira anai-arrebak bata bestearentzat; hainbat proiektutan elkarrekin parte hartzen dute, batak bestea mimatu egiten du eta harro sentitzen dira lortutako harremanaz. Bejondeiela!

Senideetako zenbaitekin komunikaziorik ez dutelako sufritzen dutenek, arazoa gainditzen hasteak dakartzan zailtasunei aurre egiteko prest badaude, jakin bezate ia beti dela posible egoera oneratzea, horrek ahalegin handia eskatu arren eta kasu batzuetan, arrisku emozional handia ere izan arren.

Arazoaren jatorritik abiatu.

Batzuetan, etxean txiki-txikitatik ezarri diguten papera edo irudia ("arduratsua", "argia", "lotsatia", "parrandazalea", "eztia", "ikasle ona", "sinpatikoa", "motz samarra") barneratzeko izan dugun moduak kaltetu egin dezake anai-arreben arteko harremana. Sailkapen horietatik abiatuta, eta gurasoen aldetik horrek ekarri ohi duen tratu-desberdintasunean oinarrituta antolatzen da erlazioa, horrek guztiak norbaitentzat sor dezakeen asimetria eta karga peioratiboarekin. Ezberdintasun horien eraginez, kide bezala baino arerio bezala ikusiko dugu agian senidea. Inbidia eta erresumin ugari jaio daiteke hortik eta heldutan eragina izan ohi du.

Nerabezaroan, etxetik aldegiten hasten garenean, anai-arrebekin komunikazio on eta irekirik eza izan daiteke arazoa. Konfidantzarik ezak aldentzea ekarriko du, eta denborarekin gero eta handiagoa gainera. Isiltasun hori eta "bakearengatik" esatea, gurasoen etxean hainbeste aldiz gertatzen dena, azken batean estalki hutsa baino ez da, jarrera pasibo batera eramaten gaituena eta arazoak konpondu ez baina gaiztotu egiten dira eta harremana are gehiago eragotzi. Bata bestearentzat ezezagun bihur gaitezke. Eta denbora pasatzen uztea ez da bat ere komenigarri izaten.

Gertatu denari aurre egin barik, ura bere onera etor dadin zain egoteak ez du ezer konpontzen. Eta eragin txarra du gure arteko konfidantzan; konfindantza ezinbesteko baita egiazko edozein harremanetan eta ez bestearenganako konfidantza bakarrik. Geure buruarekiko estimua ere garrantzitsua da; norbere baitatik abiatutako harremanak sortzeko gaitasunaz, harreman garbiak eta irekiak sortzeko abileziaz ari gara.

Helburua: senideen arteko arazoak konpontzea

  • Lehenik, gogoeta egin beharko dut: zer sentimendu dut nire anai-arrebekiko harremanez? Egin gaitezen gure jarrera eta portaeren erantzule.
  • Izan gaitezen positiboak. Barka eta ahaz ditzagun (ahal bada arrazoiak aztertu ondoren), norbere eta inoren hutsegiteak. Eta eraiki dezagun harremana berrian-berri, konfindantzan eta maitasunean oinarrituta.
  • Ez dezagun iraganeko arazorik saihestu, oso traumatikoa izan arren, gure gaur egungo harremanari eragiten badio. Gauza guztiez hitz egin daiteke.
  • Jar ditzagun aukerak hurbiltasunerako, bakarka elkartzeko egokierak jarriaz.
  • Hitz egin dezagun: haurtzaroa eta nerabezaroa nola bizi izan genituen, elkarrekin bizi izandako egun politez eta konpondutako haserreez. Eta baita konpondu gabe geratu zirenez ere. Azter dezagun iragana, etorkizunari erresuminik gabe aurre egiteko.
  • Erabaki dezagun zein erlazio mota nahi dugun. Izan gaitezen egiazale. Adierazi bestearengan zer ezin dugun jasan eta eskatu berak ere egin dezala beste hainbeste. Zalantzarik gabe, sorpresa ugari azalduko da. Eta beharbada, barre egiteko egokiera ere sortuko zaigu.
  • Aitor dezagun harreman sendo bat sortzeko premia dugula, etapa berri honetan elkarri laguntzeko benetan prest gaudela erakutsiz.
  • Senideen artean, senide izate hutsagatik, oso ondo konpontzea eta eguneroko komunikazioa edo erabat konfidentziala izatea derrigorra ez dela jakin behar dugu. Gure arteko komunikazioa guztiontzat onena izango den huraxe izan dadin saiatuko gara.
  • Ohar gaitezen anai-arreben arteko harreman onak sendotu egiten gaituela, indartu geure barruan eta besteen aurrean. Eta ongi sentiarazten gaitu, batez ere aurrez harreman zail bateko tentsioak eta disgustuak bizi izan baditugu. Eurentzat ere onuragarri izango da. Eta lehen urratsa norbaitek eman behar duenez, eman dezagun geuk. Zoriona eta zoriontzeko arrazoia gero etorriko dira eta norbera izaten da bere burua zoriontzen lehena.

Eduki honen erlazioak

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto