Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontratuetako fede gaiztoa: Abusuzko klausulak

Erabiltzaile batek, automobila utzitako ordainduzko aparkalekura joan eta ez zuen aurkitu. Ibilgailua ez zegoen.

Istripu-aseguru baten kontratazioa

Erabiltzaile batek, milioi t'erdi pezetako ezintasun iraunkorreko estaldura zuen asegurua kontratatu zuen. Trafiko-istripua izan eta, ondorioz, ezintasun iraunkorra etorri zitzaion. Haren aseguru-konpainiak, aurreikusiriko milioi eta erdi hori baino gutxiago ordaindu nahi zion, kontratuko beste klausula batzuetan oin harturik. Aseguratuak, horrelako klausulak ezagunak eta onartuak ez zituela argudiatu zuen. Fede onari eta aseguratuaren aldeko interpretazioari buruzko printzipioa aplikatuz, Ourenseko Entzutegi Probintzialaren (1997ko irailaren 1eko epaia) iritziz, aseguratuaren eskubideak murrizten dituzten klausulak baliozkoak izan daitezen, nahitaezkoa da aseguratuari entregatu eta honek sinatzea; beste aldetik, klausula horiek lotesleak izango badira, bereziki nabarmenduak ageri eta berariaz onartu behar ditu aseguratuak. Asegurua Kontratatzeko Legea eta Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Defentsarako Legea aplikatuz, hitzarturiko kopurua gehi ondorioen balioespen medikoak egin ziren egunetik hasita, atzerapeneko %20ko interesa aseguratuari inolako murrizketarik egin gabe ordain ziezaion kondenatu zuten konpainia.

Ezbeharra izaniko automobilaren konponketa

Ibilgailu baten jabeak aseguru-konpainiari eskatu zion istripua izaniko bere automobilaren konponketa osorik ordain zezan. Aseguruaren baldintza orokorretan oinarrituta, indemnizazioa ibilgailuaren balio benaleraino (ibilgailu erabilien merkatuko prezioa) jaitsi nahi zuen aseguratzaileak. Konpainiak argudiatzen zuen klausula batek dioenez, ezbehar batean erabateko galeratzat joko da ibilgailua, honen konponketaren aurrekontua balio benalaren %75etik gorakoa denean; horrelakoetan, beraz, balio benalaren arabera likidatuko litzateke kontua. Soriako Entzutegi Probintzialaren arabera (1997ko martxoaren 20ko epaia) klausula hori ez da loteslea, polizak aseguratua baldintza orokorretako artikulu-multzo bat irakur dezan bidaltzea ez baita bide egokia, aseguratuaren aldetik erabateko adostasuna ondorioztatzeko. Horrenbestez, Asegurua Kontratatzeko Legearen eta Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Defentsarako Legearen arabera, konponketaren osoko kostua ordaintzera kondenatu zuen aseguru-konpainia.

Beste alderdiak agindutakora berariaz makurtzea

Almeriako kontsumitzaile batek banketxe batekin kreditu-txartela kontratatu zuen. Sinaturiko dokumentuaren atzealdean, nekez irakur zitekeen tamaina txiki-txikiko letraz agertzen ziren kontratuaren baldintzak: besteak beste, norbere foruari uko eginik, Kordobako auzitegien esanetara makurtzea, alderdien arteko arazoak konpondu behar izatekotan. Neurri ia mikroskopikoan idatzirik zegoen klausula horrek erabiltzaileari gastu handiak eragingo zizkiokeen, auzitan sartu ahal izateko Almeriatik Kordobaraino joan behar izango baitzuen. Kordobako Entzutegiak (1996ko ekainaren 12ko epaian) delako klausula hori baliogabetzat jo zuen, Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Defentsarako Legeko 10. artikuluak xedaturiko betebeharrak ez betetzearren, hots, konkrezioa, argitasuna eta erraztasuna. Argitasun horrek ulergarritasuna ez ezik, irakurterraztasuna ere esan nahi du, hau da, erabiltzaileak begiratu batera klausula hori hor dela atzeman ahal izan dezan. Klausulak, noski, ez zituen aipatu ditugun ezaugarriak agertzen, letraren tamaina ñimiñoa medio.

Kirurgia estetikako ebakuntza

Pertsona bati kirurgia estetikako ebakuntza egin zioten sudurrean. Eragiketaren ondoren, markets batek sudurra are eta itsusiago bihurtzeaz gainera, pertsonari arnasketa eragozten zion. Profesionalak emaitzen gaineko inolako erantzukizunik bereganatuko ez zuela zioen kontratuko klausula batek. Hala eta guztiz, erabiltzaileak zirujaua auzitara eraman zuen, kalteordainen indemnizazioa eskatuz; arnasketa normalizatu eta sudurreko marketsa suntsitu ahal izateko beharrezkoak izango ziren ebakuntza kirurgiko guztiak egiteko bezainbesteko diru-kopurua ere ordain zekion eskatu zuen. Alacanteko Entzutegi Probintzialak (1997ko uztailaren 20ko epaian) demanda aintzat hartu zuen. Gainera, kirurgia estetikoko ebakuntza egin aurretik, dauden arriskuez eta gerta daitezkeen gora-beherez informazioa eman behar zaio pazienteari; bestela, honen adostasunak ez luke baliorik izango. Gure kasuan, legeaz, ordenu publikoaz edota moralaz aurkako hitzarmenei aplikatu ohi zaizkien eta erantzukizuna ezesten duten klausulak baliogabetzat jotzen ditu Kode Zibileko 1.255. artikuluak.

Kalitate urriko masterra

Halako master batean izen eman zuen ikasle batek, bertan esku hartuko zuten irakasle eta koordinatzaileen izenak agertzen zituen orritxoa irakurri ondoren. Ikastaroa hasitakoan egiaztatu zenez, orritxoan adierazitako irakasleen erdiek baino gehiagok ez zuten masterrean parte hartzen. Beraz, irakaskuntzaren kalitate eskasa frogaturik, eskoletara joateari utzi eta ikasketen kostua itzul zekion eskatu zuen. Ikastetxeak uko egin zion dirurik bueltatzeari, izen-emateko kontratuko klausula batek, aurrez adierazi edo agindutako irakasleak aldatzeko eskubidea aitortzen ziolako. Malagako Entzutegi Probintzialaren ikuspegitik (1994ko ekainaren 17an emaniko epaian) kontratu hura atxikipenekoa zen eta, hortaz, abusuzko klausulak baliogabeak ziren. Horrez gainera, ikastetxeak publizitatean eskainitakoa bete ez zuenez, bidezkoa zen kontratua deuseztea; azkenik, ikasleari aitortu zion ordainduriko diru-kopurua berriro eskuratzeko eskubidea.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto