Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontratuetako fede gaiztoa: Abusuzko klausulak

Erabiltzaile batek, automobila utzitako ordainduzko aparkalekura joan eta ez zuen aurkitu. Ibilgailua ez zegoen.

  Aparkalekuaren ardura zeukan enpresak inongo erantzukizunik bereganatu nahi ez zuenez, erabiltzaileak epaitegietara jo zuen. Bereari eutsiz, erabiltzaileari emaniko txartelean, lapurreta eta ebasketagatik inolako ardurarik ez zuela argi eta garbi agertzen zela argudiatu zuen enpresak.

Kaltea jasan zuen erabiltzailearen onuraz, klausula hark baliorik ez zuela eta automobilzaleari inongo loturarik ezartzen ez ziola xedatu zuen Bartzelonako Entzutegiak. Horrela bada, 1991ko urtarrilaren 7an emaniko epaiak, "atxikipen-kontratuan erantzukizuna zeharo salbuesteari buruzko klausula" gisa ezagutzen den hori baliogabe utzi zuen, Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Defentsarako Legeari jarraiki. Lege horren idazketa berriaren arabera, 10. artikuluak xedatzen duenez, erabiltzaileak, egiten zaizkion kalteak ordain dakizkion eskubidea duenez, eskubideoi aurretiaz uko egiteari zein erantzukizuna zeharo gabetzeari buruzko klausulak baliogabeak dira. Alderdien eskubide eta betebeharren arteko bidezko orekaren eta fede onaren kontrako klausulak, abusuzkoak izatearren, baliogabeak direla xedatzen baitu Legeak. Beste alde batetik, konkrezio-, argitasun- eta soiltasun-irizpideetan oin harturik idatzi behar dira klausulak, kontratua amaitzean entregatzen ez diren dokumentuetara jo gabe; honelakoren baten aipamenik egiten bada, dena den, kontratuan agertu beharko da. Klausula baten esanahiari buruzko zalantzarik izatekotan, kontsumitzailearentzat mesedegarrien gerta daitekeena aukeratuko da. Eskubide urratuen alde jarduteko egokieran dagoen erabiltzaileak bere kabuz aritu edo kontsumitzaileen elkarte batetara jo dezake, hala egokituz gero, honek egintza kolektiboa betearaz dezan.

Epaileak kontsumitzaileari arrazoia emaniko kasu zenbait * Ondoren aipatzen ditugun kasu guztietan, kontratuetako klausulak tarteko, Justiziak kontsumitzailearen aldeko epaia eman zuen. Ez ahantzi zenbaitetan epaileen diktamenak ez diola erabiltzaileari arrazoia ematen: honelakoak aurkiko CONSUMER batean aztertuko ditugu. Hurbil gaitezen, bien bitartean, epaileek abusuzkotzat harturiko kontratu-klausuletara.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du