Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
1999ko urtarrilaren 1etik aurrera gure moneta-sistemako txanpon bihurtu da euroa.
"Euro Logo" bereizgarria. Kontsumitzaileak enpresa batek arauak onartzen dituela jakin dezan, arau horiek errespetatzeko konpromisoa hartzen duten enpresak markatuko dituen bereizgarri bat sortuko da. Europa osoan erabiliko da bereizgarri hori ("Euro Logo"izenekoa), eta horren bidez desberdindu egingo dira akordioa betetzera mugatzen diren enpresak eta onarpen hutsaz gain, eurotan ordaintzea onartzen dutenak. Erakunde zentral batek emango du bereizgarria. Batzordearen gomendioz, "euroaren behatokiak" arduratuko dira bereizgarria emateaz. Horretarako berariaz sortutako erakundea da, euroaren sarrera bultzatu, trantsakzioetako zintzotasuna eta praktika profesionalen gardentasuna bultzatuko duena. Kontsumitzaileen elkarteek eta elkarte profesionalek ere egin ahal izango dituzte kontrolak eta baita hartutako konpromisoak betetzen ez dituzten enpresen kontra demandak jarri ere. "Euroaren behatokiak" "Euro Logoa" jaso duten enpresen zerrenda bat argitaratuko du gainera.
Akordio honetara atxekitzen diren enpresek pezetatan eta eurotan adierazi beharko dituzte saltokietan jarritako eskaintza guztien prezioak, erosketa-bale edo deskontuzkoak, kaxako egiaztagiri edo faktura guztiak eta eraikinen kanpoko aldean erakusten diren informazio guztiak: erakusleiho, ostalaritzako establezimendu eta jatetxeetakoak. Prezioaren azalpen bikoitz hori publizitate-orri gehienetan, saltokietako produkturik salduenetan eta bezeroen esku jarritako tarifetan ere agertuko da. Eurotan ordaindu nahi duen kontsumitzaileak ez du gastu gehigarririk egin behar izango. Oinarrizko informazio bat ere jarriko da kontsumitzaileen eskura: ordezkapen-egutegia (txanponak eta bileteak 2002tik aurrera), bezeroa eta enpresa trantsizioko garai honetan euroa erabiltzera derrigortuta ez daudela dioen adierazpena, eta konbertsiorako eta kopuru osoa biribiltzeko tipoak eta arauak Enpresariek ahalegin berezia egin beharko dute bisualizazio bikoitza egiten, horrela prezio-aukera ahalik eta zabalena eskaintzeko eta beraz balio-eskalaren ulergarritasuna errazago egiteko. Bestalde arreta berezia jarriko da itsuentzat eta ikusmeneko arazoak dituzten bezeroentzat irakurgarritasuna errazteko eskaeretan. Enpresariak konpromisoa hartzen du halaber ahal duen neurrian indikazio bikoitzaren erritmoa areagotzeko. 2001eko uztailaren 1erako produktu edo zerbitzu gehienek indikazio bikoitza izatea jarri da helburu gisa.
Kontsumitzaileak iritzia emango du. 1999ko apirilaren 1etik aurrera enpresa batek hartutako konpromisoak ez dituela betetzen ikusiz gero, erabiltzaileek euroaren behatokietara jo ahal izango dute salaketa egiteko. Publikoarekin harremanetan dauden langileek prestakuntza berezia hartuko dute euroa ulertu eta gai horri buruzko azalpen errazak eman ahal izan ditzaten. Azkenik, ordainketa eurotan kreditu txartel bidez edo txeke bidez onartzen duten erabaki beharko dute enpresek; kasu horretan, hala dela adieraziko da bereizgarrian.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa