Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Zereal-ahi eztidunak: Garestiak ez dira elikagarriago

Bederatzi zereal-ahi eztidun aztertu dira: Hero, Nestlé, Puleva, Sandoz, Milupa, Heinz, Nutribén, Blevit eta Blédina.

Ahiak, banan-banan

Blevit

  • 700 gramo. 614 pta kiloko. Kalitate-prezio erlaziorik egokiena.
  • Gantz gutxi eta proteina-maila ertainekoa.
  • Mineraletan, kaltzio eta fosforo gehien baina burdina eta kobre gutxien dituenetako bat da.
  • Bitaminak: nabarmentzekoa B2, B6 eta C-n, baina ez du B3 bitaminarik.

Hero

  • 600 gramo. 740 pta kiloko.
  • Oso interesgarria. Proteina eta gantzetan, balio ertainak.
  • Kobre, kaltzio, burdina eta fosfororik gehien dituenetako bat da hau.
  • Bitaminetan ere oso ongi, B2, B3, B6 eta E kopuruak nabarmentzen direlarik.

Puleva

  • 700 gramo. 1071 pta kiloko. Proteina gehien eta gantz gutxienekoa.
  • Magnesio eta zink gehien izan arren, kobre-kopuruetan bigarren mailan dago ahi hau.
  • Kaltzio eta fosforotan, berriz, urri dabil.
  • Bitaminetan, B3, C eta D ditu nabarmentzekoak.

Sandoz

  • 600 gramo. 925 pta kiloko. Interesgarria.
  • Proteina gehien eta gantz gutxien dutenetako bat; kobre, kaltzio eta fosforotan aurreneko mailetan dabilela, burdina gehien ahi honek du.
  • Bitaminetan maila ona, B2 eta D nabarmentzekoak.

Nestlé

  • 700 gramo. 740 pta kiloko. Proteinetan bigarrena.
  • Mineraleetan ekarpen urria: kobre, kaltzio eta fosforo gutxien dituenetako bat den arren, burdina gehientsuen daukana.
  • Bitaminetan azpimarratzekoak: B1, B3, C eta D; baina ez du B2 eta B6-ren arrastorik.

Heinz

  • 750 gramo. 763 pta kiloko.
  • Proteina gutxien dutenetako bat, gantz-balioa ertaina delarik. Kaltzio, burdina eta fosforo gehien duen arren, kobretan urria da.
  • Bitaminetan, B2 eta C ditu nabarmentzekoak, B3rik ez duen arren.

Milupa

  • 700 gramo. 770 pta kiloko.
  • Proteina eta gantzetan, ekarpen ertainak.
  • Mineraletan, burdina eta kaltzio gehien baina fosforo gutxien duenetako bat da hau.
  • Bitaminetan, B1ean nabarmentzen bada ere, ez du B2rik.
  • Arauz kanpo dago ahi hau, iragarritako pisu garbia egiazkoa baino txikiagoa delako.

Bledina

  • 500 gramo. 860 pta kiloko.
  • Proteinez maila ertainean, gantzetan bigarren agertzen da.
  • Mineraletan, urriena da hau: kobre eta kaltziorik gutxien eta burdina eta fosforotan, azken bigarrena.
  • Bitaminetan, ongi: B2, C eta D kopuruak nabarmentzen dira.

Nutribén

  • 700 gramo. 1114 pta kiloko. Garestiena.
  • Proteina gutxien eta gantz gehien daukana. Mineraletan, kobre eta zink gehien, baina magnesio eta burdinarik gutxien duena.
  • Kaltzio eta fosforotan, gutxien dutenen artekoa. Etiketan aitortutakoaren kaltzio erdia du benetan.
  • B2 bitaminaren arrastorik ez.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto