Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Zereal-ahi eztidunak: Garestiak ez dira elikagarriago

Bederatzi zereal-ahi eztidun aztertu dira: Hero, Nestlé, Puleva, Sandoz, Milupa, Heinz, Nutribén, Blevit eta Blédina.

  500, 600, 700 eta 750 gramotako ontzietan merkaturatzen dira, prezioak Blevitekoaren kiloko 614 pezetatik Nutribenekoaren 1114 pezeta bitartera doazela. Elikagai prestatu hauek, lau bat hilabetetik aurrerako adina duten haurrentzakoa direnez, esnez berrosatu behar ditu bezeroak etxean.

Ondorio nagusi bezala, nutrizio alorretik bederatzi ahiak onargarriak direla (nahiz batzuek besteak baino hobeak diren), osasun-higiene egoera onean zeudela, ongi etiketatuak aurkezten direla eta, azkenik, egiaz dituzten nutrizio-ezaugarri eta datuen araberakoak adierazten dituztela esango dugu. Produktu hau erosten duten gurasoek argi eta garbi jakin behar dute ahi bat garestiago ordaintzeak ez duela esan nahi bere haurrak elikagai hobea hartuko duenik: horrelaxe egiaztatu dute laborategian eginiko nutrigaiei buruzko egiaztapenek.

Nutrizio-alorrean bete-betean murgildurik, karbohidrato eta kalorien ekarpenean (handia, lagin guztietan) ahi batetik bestera alderik nekez atzematen bada ere, proteina eta gantzetan badaude, nutrikari hauen ekarpena denetan onargarria bada ere. Egiari zor, Nutribén bakarrik nabarmentzen da, proteina gutxiago dituelako, eta Puleva, alderantzizko arrazoiagatik. Hero eta Sandoz gomendatzeko modukoak dira, ekartzen duten bitaminen anitzagatik. Mineralei dagokiela, Heinz, Sandoz eta Hero ditugu azpimarratzekoak, kaltzio-, burdina- eta fosforo-kopuruak medio.

Kalitate-prezio erlaziorik egokiena Blevitek eskaintzen du, laginik merkeena baita bera (614 pezeta kiloko) eta daukan nutrizio-osakeragatik, gehientsuenen tankerakoa edo, areago, kaltzio eta fosforotan ekarpen handiagoak egiten dituelako. Hero (740 pezeta kiloko) ere interesgarria da, prezio apal horren truke mineral ugari eta hamaikatxo bitamina sartzen baititu bere produktuan.

Osasun-egoera, zuzen.

Ahi hauek 500 gramo (Blédina), 600 gramo (Hero, Sandoz), 700 gramo (Nestlé, Blevit, Milupa, Nutribén, Puleva) eta 750 gramoko (Heinz) ontzietan aurkezten dira merkatuan. Adierazitako edukia eta benetakoa bat datoz, etiketan aitorturiko kopurua baino gehiago dutelarik lagin batzuek, Milupak izan ezik, iragarritakoa baino 39 g. gutxiago baitzekarren lagin horrek. Hori dela medio, arauz kanpo geratzen da, ontziaren tamaina horretarako (700 gramo) legeak onartzen duen gehieneko akatsa 30 gramo baita. Beste aldetik, laborategiak zehazki egiaztatu zuen bederatzi ahietatik bakar batek ez zuela S. aureus, Shigella, Salmonella, lizun, legamia edo E. coli-rik. Puleva eta Heinzeko laginetan bakarrik atzeman ziren aerobio mesofiloak, baina ez kopuru handitan. Ahi guztien egoera osasun-higienikoa zuzena zen, beraz.

Hidrato, proteina, gantzak...

Biziki energetikoak dira ahi hauek: berrosatu gabeko (hau da, esnerik erantsi aurretik) produktuaren 100 gramo bakoitzeko 371 eta 393 kaloria bitarte aportatzen dituzte. Nutrikarien neurketa ahiak bakarrik kontutan harturik egin da, nahiz umeek esnearekin batera hartzen duten. Ahi hauetako kaloriek karbohidratoetan dute, bereziki, iturria (produktu osoaren %80tik gora). Bederatzi laginetako kaloria eta karbohidrato-kopuruen artetik ez dago alderik, ia; bai, ordea, proteina eta gantzen edukietan. Proteina gutxien dituen lagina Nutribén da (%5,6) eta proteikoena Puleva (%11). Puleva da, era berean, gantz gutxien agertzen duena (%1,3) eta Nutriben gantzatsuena (%2,9) Bezero gaztetxoaren ikuspegitik bederatzi ahiek osakera onargarria duten arren, batzuek nutrizioz aberatsagoak dira besteak baino. Produktu hauei aplikatu beharreko legeriak xedatzen du gantzak ez duela gainditu behar 3,3 gramo 100 kilokaloria bakoitzeko. Lagin bakar batek ez du balio hori gainditzen. Denen gantz-edukiak ederki egokitzen zaizkio arauak agindutakoari.

Bitaminak, ezinbestekoak.

Ahi hauek haurrari behar bezainbeste bitamina eta gainontzeko nutrikariak eman behar dizkiote arrunt era liserigarrian, haur txikiaren liseri-hodia oraindik ez baitago heldua. Ongi elikaturiko amaren esneak bularreko umeak behar dituen bitamina guztiaz hornitzen du, D bitaminaz izan ezik; horregatik, bularretik edoskitzen dutenek bitamina honen gehigarria hartu behar dute edo, bestela, maiz eguzkitan jarri, hutsuneak betetzeko.

Zenbait bitaminaren kopurua zehaztu du laborategiak. B1-ek (tiamina) karbohidratoen eta aminoazidoen metabolismoan hartzen du esku. Normalizaturik dagoen bakarra da: gutxienez 0,1 mg 100 kilokaloria bakoitzeko. Lagin guztiek gainditu zuten balio hau eta, areago, aholkaturiko eguneroko ingesta (AEI) osatzeko behar den kopurutik gora ere aportatzen dute B1 bitamina. Baliorik altuena Nestlék agertu zuen.

B2 (riboflabina), B3 bezalaxe, energiaren produkzioan parte hartzen duten metabolismo-bideetako bat da. Nestlé, Milupa eta Nutribénekoetan izan ezik, lagin guztietan agertu zen. Bera daukaten ahiek AEIaren %90etik %230era bitarteko kopuruetan agertzen zuten. Hero, Sandoz, Blevit eta Heinz dira B2 gehien aportatzen dutenak. B3 (azido nikotinikoa) ez da agertzen Blevit eta Heinzen. Kopururik garaienak Nestlé eta Pulevak ematen dituzte (AEIaren %167) eta Blédinak gutxiena (%39). B6ak (piridoxina) ADNaren sintesian esku hartzen duelarik, hazkuntzan ezinbestekoa du gizakiak. Nestlék izan ezik, denek dute B6, eta kopuruen artean alde dezentearekin: AEIaren %57tik %129ra bitarte. Hero eta Blevit dira bitamina honen ekarpenik handiena egiten dutenak.

C bitaminari dagokionez, (azido askorbikoa), lagin guztiek betetzen dute AEI. Nestlé eta Heinz ditugu nabarmentzekoak, oso balio garaiekin. D bitamina da, aztertu diren guztietan, kontzentrazio gutxienekoa. Jarduera neuromuskularra eta hezurren mineralizazioaren mesedetan jarduteko, kaltzio eta fosforoaren kontzentrazio plasmatikoari heltzen dio. E bitaminak (tokoferola) zelulak babesten ditu erradikal askeek suntsi ez ditzaten. Bitamina honentzat ez dago AEIko kopuru finkorik eta bera ez daukan lagin bakarra Heinz da. Ekarpen handienekoa, Hero.

Beste bitamina interesgarri batzuk hauek ditugu: A (ikusmena mantentzeko, zelulen berariazkotasuna eta ugalmena zaintzeko, eskeletoa eta hortzak garatzeko eta sistema inmunogolikoak sendo irauteko); K (honen gabeziak, jaioberriengan gaixotasun hemorragikoak medio, arazo larriak sortaraz ditzake), azido folikoa (hazkuntzan, zelulen berariazkotasunean, globulo gorrien sorreran eta nerbio-sistemaren garapenean eragin handia duena), azido pantotenikoa (funtzio metabolikoak), eta biotina (burdinaren xurgapena indartu eta organismo osoa babesten du, izaera antioxidatzailekoa duelako). Bitamina guzti-guztiak kopuru handitan duen ahirik ez dagoen arren, Hero eta Sandoz dira hoberenak, bitaminen aniztasuna kontuan izaki.

Mineralak, ordea?

Denek dute kaltzio, fosforo, kobre, magnesio, burdina eta zinka, kopuruetan alde nabarmenak atzematen direlarik. Ahien burdina, AEIaren %93tik %317era bitartean dago. Beheraxeagotik dabil kaltzioaren ekarpena: AEIaren %10etik %136ra artean, honetan Heinz eta Blevit nabarmentzen direlarik. Kobrea dela eta, Nutribén gailentzen da, AEIaren bi halako duela, gainontzekoak kopuru horretara iristen ez diren bitartean. Zinkaren edukia, berriz, AEIaren %15etik %25era bitartekoa da. Magnesioa ere hortxe agertzen da, 17 eta 55 miligramo 100 gramoko (hemen ez da AEIrik): honetan Puleva da kopuru garaienak eta Nutribén apalenak dituztenak. Fosforoa dela eta, metal honen edukirik handiena (hemen ere ez dago AEI) Blevit, Heinz, Hero eta Sandozek agertzen dute: 100 gramoko 300 mg. baino gehiago. Hezur eta hortzak garatzeko beharrezkoa den kaltzio eta fosforo-kopuruak bestelako mineralenak baino handiagoak dira, baina dezente ugaltzen da ahia esnez osatzean, kaltzioa eta fosforoa, biak ere, esnekietan erruz agertzen baitira. Etiketan adierazitako kopuruak eta egiazkoak konparatzean, aldeak atzeman ziren baina, kasurik gehienetan, bezeroaren aldeko desmailak gertatuz. Kaltzioaren edukia, esate baterako, ahi guztietan -Nutribénen izan ezik, honek adierazitako kaltzioaren erdia besterik ez baitu- iragarritakoa baino handiagoa da.

Informazioa, ongi.

Etiketak zuzenak dira, oro har, produktu hauek adierazi beharrekoak dituzten datuak denetan agertzen baitira (izena, iraungitze-data, fabrikatzailea, erabilera, nutrizioari buruzko informazioa, osagaiak, mineral eta bitaminen kopuruak, haurraren adina...). Irregulartasun bakarra glutenari dagokiona da. Datu hau -6 hilabetetik beherako bularreko umeentzako produktuetan adierazi beharrekoa bada ere- fabrikatzaile batzuek ez dute ematen. 1999ko martxora arte, gehienez ere, glutenari buruzko informazioa ez duten ontziak komertzializatzea onartzen du arauak. Produktuaren izenean, erabilitako osagaien kopurua ere adierazten da: 8 zereal. Heinzek bakarrik darabiltza 5 zereal bere produktuan: garia, arroza, artoa, oloa eta garagarra. Eman beharreko beste informazio bat, produktuaren ehun gramoko, zenbat mineral eta bitamina dituen, batez beste. Ahi guztiek ematen dituzte datuok, baina Pulevak mineral guztien baterako munta eskaintzen du, ez banan-banan, arauak xedatua duen eran. Produktuak dituen mineral eta bitamina guzti-guztien kopuruak ez dira eman behar, legeriak agintzen duen arabera, horietako batzuk baizik (sodioa eta B1 bitamina, ahi hauetan).

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto