Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Lorik egiten ez duten umeak

Inork ez du zalantzan jartzen osasuna gure bizitza-kalitatearen osagai garrantzitsu bat dena. Baina agian jende gutxiagok daki loa/esna-adia erritmoaren gorabeherek zenbaterainoko eragina duten osasunarengan.

  Egun asko pasa dezakegun ezer jan gabe, hiru aste ere bai, baina egun banaka batzuetan lorik egin gabe egoteak erabat alda dezake edozeinen pertsonalitatea, hurbilenekoentzat ia ezezagun bihurtzeraino.

Zientzilariek mendeetan zehar aztertu izan dute loa, baina azken hamarkada hauetan egiten ari diren ikerketa epidemiologikoek erakutsi dute lo egiteko arazoak oso arruntak direla. Ikerketa guztiak bat datoz: loaren arazoak adinarekin batera gehituaz joaten dira. Prebalentzia portzentaiak handiak dira. Lau gizonezko heldutatik batek eta hiru emakumetik batek anomaliak dituzte loari dagokionez. Badakigu gainera adinak aurrera egin ahal eta batez ere emakumeen artean, gehitu egiten dela lo egiteko psikofarmakoen kontsumoa. Espainian pertsona helduen %7ak lo egiteko pilulak hartu ohi dituela uste da.

Hiru umetxo eta haurretik ia batek loaren aldaketak dituen arren, ez dago gai honi buruzko ikerketa pisuzkorik. Pertsona nagusiak nahi izan arren lorik egin ezin duen bitartean, umeak ahal izan arren ez duela egin nahi izaten esan ohi da. Baina esaera hori topiko hutsa da, nahiz eta egia den ume askok lo egin aurreko minutuak arreta, laztanak, babesa eta hurbiltasun fisikoa lortzeko edo opariak nahiz beste moduren bateko abantailak eskuratzeko "erabiltzen" dituela.

Bitxia da, baina duela denbora gutxi arte normaltzat hartzen zen umeek gaizki lo egitea, izakeraz geldigaitzak eta asaldakorrak direlako. Baina umeek pertsona helduek bezala jasaten dute insomnioa. Eta kasurik gehienetan, lo egiteko zailtasun hori txikitan hartutako ohituren ondorio izaten da. Espezialisten ustez, loari dagokionez umeen artean gehien gertatzen den arazoa ohitura desegokiek eragindakoa izaten da eta bularreko haurretatik hasi eta 5 edo 6 urtera arteko umeei eragiten die. Gurasoen esanetan "kosta egiten zaie lo hartzea", sekula ez dute ondo lo egiten eta sarritan esnatzen dira. Batzuetan, gaixotasun baten ondorioz edo familiako ohituren aldaketa handi baten eraginez edo aitona-amonak edo beste familiartekoren bat etxean denean sortzen da arazoa. Ume askori kosta egiten zaio loak hartzea gelan bakarrik badaude. Pertsona heldu bat eskatzen dute alboan eta gauean ere esnatu egiten dira, alboan norbait dutela ziurtatzeko. Behar baino babes handiagoa eskatzen dute, gomendagarri dena baino handiagoa. Psikologo eta psikiatren kontsultak ere umetan eta adoleszentzian amarengandik (normalean) babes handiegia jaso zuten pertsona helduz beterik daude Heldutasun biologikoa lortu eta gero, arazo larriak bizi dituzte: autoestimu baxua, depresioak, erabaki garrantzitsuak hartu ezina, identitate krisia, afektibitatearen deskontrola, pertsonalitate arazoak...

Hainbat gurasok oso estrategia landuak prestatzen dituzte umeek behar bezala lo egin dezaten. Baina sarritan ez dute helburua lortzen eta bertan behera uzten dute ahalegina. Lo egin nahi ezak denboraldi bat iraun lezake eta hori onargarria da. Baina jarrera horretan jarraitzeak arazoak sor ditzake bere loaren egituran: behar adina ordu lo egiten ez badu, oso haserrekor bihur daiteke eta gora-beherak izan ditzake umearen portaerak. Tentsio horrek aldatu egiten du gainera familiaren dinamika eta nekatu egiten ditu gurasoak. Komenigarria da jakitea umearengan loaren aldaketa hau gertatzen denean, teknika konduktualak erabiliz ohituren reedukazioa egitea dela metodo eraginkor bakarra. Hori dela eta, lokartzeko unea aldatzen duten jokaerak ebitatu egin behar dira. Ume askok nahiago izaten du telebistaren aurrean lo hartzea, edo beste askok lo egin aurretik norbaitek kantatzea eskatzen dute, edo ipuin bat bestearen atzetik kontatzea. Beste batzuek ura behin eta berriz, edo gurasoen ohean lo egitea, argia piztuta izatea, musika... Noizean behin gertatzen bada, ez du garrantzirik. Baina eguna joan eta eguna etorri gauza bera gertatzen bada, pixka bat kezkatu beharra dago.

Beste arazo batzuk

Lorik egin ezinaz gain, guraso batzuk kezkatuta izaten dira umeak lotan diren artean "haginak karraskatzea" edo bruxismoa dutelako. Giharre maxilarren gehiegizko kontrakturaren eraginez sortzen da hori. Ez du loarengan eraginik eta ez du aparteko garrantzirik, baina kontraktura oso handia bada, hagin eta hortzetan kaltea eragin dezake eta kasu horietan gauez haginetan protesia jartzea gomendatzen da. Bruxismoa oso arrunta da masail eta aurpegiko malformazioak dituzten eta hortzak ondo ixten ez dituztenen artean.

Bestalde, lotan hitz egitea (somniloquia), hitz antzeko soinuak egitea (esaldi oso laburrak, batzuetan ulertezinak, eta zenbaitetan garrasi edo barreak) gertatzen da, baina ez du garrantzirik. 3 eta 6 urte bitarteko umeen artean ikusi ohi da batez ere. Baliteke aita-amarik kezkatienak larritzea, baina lasai egon daitezke. Ez dago umea esnatzeko edo bere gainean egoteko arrazoirik. Ume zurrungarien kasuek ere hainbat kontsulta eragin ohi dute.

Loaren Apnea Obstruktiboaren Sindromea (SAOS-LAOS) ere ez da pertsona helduetan bakarrik gertatzen. Umeen artean, bi eta zazpi urte bitartekoetan izaten da ohizkoena. Pubertaroa baino lehen neskatila eta mutikoei berdin eragiten dien arren, gero kasu gehiago izaten da mutiletan. Gauez zurrunga egiten duten umeek zurrunga sarria, intentsua eta ia jarraia izaten dute. Helduen zurrunga indartsuagoa izaten da eta isiluneekin tartekatu ohi da. Umeek gainera, apnea-aldi luzeagoak izaten dituzte, arnasarik gabeko tarteak, arnasa hartzeko zailtasunak eta aho bidezko arnasketa. Egunez logure handia izaten dute. Batzuetan, gainera, portaera arazoak eta buruko mina. Kasu larrietan eta adin gutxiko umeen artean, zurrungak heldutasuna atzeratzea eragin dezake. Zurrungaren jatorria, normalean, goiko arnas-bideak estutzea izan ohi da, amigdalen hipertrofiak, adenoideek, sudurreko polipoek, ritinis alergikoak edo beste gaitzen baten eraginez airea sartzea zailtzen delako. Aldibaterako LAOSa ere gerta daiteke goiko arnas-bideetan infekzioa duten umeengan, baina infekzioarekin batera sortzen eta desagertzen da. Ume batek etengabeko zurrunga, gauez izualdiak edo arnasa hartzeko zailtasunak baditu, pediatrarengana eramatea komeni da. LAOSa diagnostikatu eta jatorria ikusi ondoren, tratamendua eraginkorra izaten da kasurik gehienetan.

Loa umeengan, helduengan bezain konplexua

  • Hamar umetik hiruk arazoak izaten ditu lo egiteko. Helduek bezala izaten dute insomnioa. Kasurik gehienetan txiki-txikitatik hartutako ohitura desegokien eraginez izaten da. Loaren gora-beherak dituen ume bati zailago gerta dakioke heldutasuna iristea. Eta baliteke oso izaera haserrekorra izatea ere. Gurasoek zaindu egin behar dituzte seme-alabek lotarakoan izaten dituzten gora-beherok. Garrantzitsuak izan daitezke (kasu batzutan).
  • Lotarako ohitura desegokiak: telebistaren aurrean lo hartzea, beti gurasoen logelan lo egitea, gurasoak umearen ohean sartzea, ordu luzetan zehar ipuinak kontatzea, logureak erori arte umea esna edukitzea,...
  • Umeak euren ohean lo egitera ohitu behar ditugu, bakarrik eta beti ordu berean, protokolo eta amore-emate larregi barik.
  • Umeek lo egiteko arazo larriak badituzte, gurasoek konponbideak bilatu behar dituzte, petriatrarenera eramateaz gain.
  • Lotan dagoen artean "haginak karraskatzea" edo bruxismoa masailezurreko muskuluen gehiegizko kontrakturaren eraginez sortzen da. Ez du loarengan eraginik eta aparteko garrantzirik ere ez, baina kontraktura oso handia bada, hagin eta hortzetan eragina izan dezake.
  • Lotan soinuak atera edo hitz egitea (normalean esaldi laburrak eta karrasi edo barreak) ohikoa da eta ez da arduratzekoa.
  • Ume batek zurrunga ugari eta jarraian egiten badu eta lotan dagoela izualdiak edo arnasa hartzeko arazoak baditu, pediatrarenera eraman behar da. Arazoa eta arrazoia diagnostikatuz gero, tratamendua eraginkorra izan ohi da.

Eduki honen erlazioak

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto