Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Emakume batek Ford Scort auto berri bat erosi zion marka horren banatzaile bati. Egun batzuen buruan auto berri batean onartezinak ziren matxurak izan zituen eta behin eta berriz konponketa-tailerrera eraman behar izan zuen autoa. Hainbat aldiz konpontzen saiatu arren, gora-beherekin jarraitzen zuen (zaratak, bibrazioak eta aire girotuan hutsegiteak).
Jabeak, epaitegiz kanpoko irtenbideren bat bilatzen alferrik saiatu ondoren, demanda sartu zuen fabrikatzailearen eta saltzailearen kontra eta erositakoa bezalako beste auto bat eskatu zuen, egoera onean. Bilboko lehen instantziako 7. Epaitegiak, 1998ko uztailaren 9ko epaian, kontsumitzaileari auto berri bat ematera zigortu zituen demandatu biak. Epaitegiak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legeko 11. artikulua (garantiari buruzkoa) eta 25. artikulua eta hurrengoak (fabrikatzaile eta saltzaileen erantzukizun solidarioari buruzkoak) aplikatu zituen. Epaitegiaren ustez, ez enpresa saltzaileak ez fabrikatzaileak ere ez zuten bete zegokien erantzukizuna, hau da, kontsumitzaileari egoera onean zegoen auto bat ematea. Epaia irmoa da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa