Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta esklusiboa: 3.000 herritar baino gehiago mintzo: Biztanlegoaren %20ak bakarrik laguntzen dio GKEren bati

Mitch hurakanaren eragin suntsitzaileak berpiztu egin du herritarren eta agintari publikoen sentsibilitate solidarioa gure herrian.

Solidaritatea eta Gu, bederatzi datutan

  • Karitatea beste garai bateko kontzeptua da. Gaur egun nahiago dugu Solidaritatea hitza, "erlazionatuago dago konpromisoarekin eta laguntzaren hartzailearen garapenarekiko inplikazioarekin; integratzaileagoa da".
  • Biztanlegoaren %55ak uste du gure gizartea ez dela solidarioa (gazteak adinekoak baino kritikoagoak dira), baina gero eta solidarioago dela aitortzen du %44ak.
  • Erlijio eta ideologia mailako arrazoiak ez dira gehiengoarengan honelako ekintzetara jotzeko arrazoi. Baina bai satisfazio pertsonala eta justizia sozialerako nahia.
  • Pertsona nagusien %20ak bakarrik laguntzen du GKEren batean. Boluntario gisa (musutruk lan eginez), %6ak. Bazkide diruemale moduan %17,5ak. %2,5ak modu bietara.
  • Kolaboratzaile gehien duten GKEak: Gurutze Gorria (erakunderen batekin kolaboratzen dutenen %38ak) y Cáritas (%30). Horien atzetik Unicef (%13), Manos Unidas (%11) eta MGM (%7). Gobernuz Kanpoko Erakunderen batekin kolaboratzen dutenen artean, hirutik bik erakunde bakarrarekin dihardu. %25ak bi erakunderekin eta %8ak hiru GKErekin. 6.- GKEren bat diruz laguntzen dutenen artean, urteko batez besteko laguntza 19.400 pezetakoa da. Zenbat eta irabazi handiagoak, kopuru horrek ere gora egin ohi du.
  • Zenbat diru ematen dugu ekintza solidarioetarako (GKE eta beste erakunde altruista, limosna, errifa eta helburu benefikodun zozketa, emateko janariak erosten eta abarretan)?. 18 urtez gorakook horrelakoetarako pertsonako eta urteko 16.875 pezeta ematen dugula diogu; urtean batez beste gastatzen dugunaren %1,9.
  • Datu horren arabera, oso logikoa da hiru lagunetik bik uste izatea Gobernuek euren aurrekontuen zati handiagoa bideratu behar luketela garapen bidetan diren herrialdeei laguntzeko.
  • Gabonetan urtean zehar baino solidarioago agertu ohi gara. Gehien ugaritzen den ekintza zoriontzeko txartelak eta helburu benefikoko zozketa-txartelak erostea da. Baita arropak eta janariak ematea ere.

Datu hauen jatorria: irailean Estatuko iparraldeko eta ekialdeko 15 probintziatan 18 urtetik gorako 3.030 herritarri CONSUMERek egin zien inkesta zabala (40 galdera baino gehiagokoa).

Nola ikusten ditugu GKEk *

Oso irudi ona dute eta herritarrek garrantzi handia ematen diote hauen lanari. Inkestatuen %28ak uste du ez dutela ezer txarrik.

  • Jendearen iritziz euren bereizgarriak lan desiteresatua eta borondatezkoa eta helburu sozialak dira. Estatuarekiko intependentzia ez da oso ezaguna. Jende gutxik du pertzepzio negatiboa.
  • Alderdirik onena, jendearen aburuz, arazoetatik hurbil daudela eta laguntzak jasotzen dituenari gizalegezko tratua ematen diotela. Gainera, konfidantza ematen dute.
  • GKEen gauzarik txarrena, herritarren ez dutela jakiten diruarekin zer egiten den eta erakunde hauen lanaren ondorio, Estatua konpondu behar lituzkeen arazoez ez arduratzea izan daitekeela.
  • Beste akats batzuk: herritarren %10 inguruk uste du GKEk burokrazia larregi dutela, lanpostuak betetzeko boluntarioak erabiltzen dituztela eta antolakuntza txarra dutela.
  • Jendeak gehien baloratzen dituen GKEak Mugarik gabeko Medikuak, Gurutze Gorria, Unicef eta Manos Unidas dira.
  • Herritarren aportazio solidarioak gestionatzerakoan GKEengan Elizarengan baino hiru aldiz konfidantza handiagoa du jendeak eta Estatuarengan baino sei aldiz handiagoa .
  • Baina bada mesfindatza ere GKEekiko: Inkestatuen %23ak uste du emandakoaren zati bat GKEetako kideek eurentzat gordetzen dutela.
  • GKEren bati dirulaguntza ematen diotenen artean, urtean 19.400 pezetakoa da batez besteko aportazioa. Kolaboratzailearen diru-sarrerak zenbat eta handiagoak, laguntza ere orduan eta handiagoa. Hilean 270.000 pezetatik gora irabazten dutenek 30.000 pezetatik gora ematen dute urtean batez beste.

* Datu hauen jatorria: irailean Estatuko iparraldeko eta ekialdeko 15 probintziatan 18 urtetik gorako 3.030 herritarri CONSUMERek egin zien inkesta zabala (40 galdera baino gehiagokoa).

Zer diote GKEetako boluntarioek? *

  • Batez beste, boluntarioek egunean ordu eta erdi (astean 11 ordu) ematen dute GKEetako lanean.
  • GKEak antolakuntza-sozial mota bat direla uste dute, alderdi politiko, sindikatu eta abarren alternatiba beraz; eta erakundeotan erabakiak demokratikoki eta burokrazia askorik gabe hartu behar direla.
  • GKEen funtzionamenduari dagokionez, gestioak eraginkor eta gardena izan behar duela azpimarratzen dute.
  • Boluntarioentzat GKEen arazo nagusia bitartekorik eza da (inkestatuen %38aren iritziz). Horrekin batera, boluntario kopurua ez dela nahikoa (%17aren ustez). %10 inguruk burokrazia larregia aipatzen dute kexa gisa, eta lan egiteko orduan baino ez dituztela kontuan hartzen.
  • 10 boluntariotik batek salatzen du GKEetako kide batzuk euren probetxurako hartzen dutela herritar edo erakundeek emandako ondasun edo diruaren zati bat.
  • Hiru boluntariotik baten ustez, eurek egiten dituzten zenbait lan teknikariek ordainduta egin beharko lituzkete. Eta zazpitik batek dio GKEetan lanpostuak betetzen direla dohainiko eskulanaren bitartez.
  • Boluntario egiteko dituzten motibazioen artean, besteen alde musu-truk zerbait egitea aipatzen da. GKEan lanpostua edo esperientzia profesionala bilatzen dutela aitortzen dute, bestalde, banaka batzuek.
  • Hiru boluntariotik bik kualifikazio beharrik gabeko lanak egiten dituzte. Zazpi boluntariotik baten eginkizunak bakarrik eskatzen du unibertsitate mailako titulazioa.

* GKEen eguneroko gestioan duten hurbiltasunarengatik (ia egunero dihardute erakunde hauetan diru-ordainik gabe), komenigarri ikusi zen hainbat GKEtako 400 boluntario baino gehiagori elkarrizketa sakona egitea. Hauexek dira inkesta horren ondorioak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto