Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta esklusiboa: 3.000 herritar baino gehiago mintzo: Biztanlegoaren %20ak bakarrik laguntzen dio GKEren bati

Mitch hurakanaren eragin suntsitzaileak berpiztu egin du herritarren eta agintari publikoen sentsibilitate solidarioa gure herrian.

Kontraesankorrak gara

  Inkestatuen jarrera pertsonalei begiratzen badiegu, kontraesan handiak sortzen dira. Horrela, %84ak solidariotzat du bere burua, baina %20 batek baino ez dio GKEren bati laguntzen (boluntario gisa edo/eta bazkide diruemale moduan). Eta %6 bakarrik ari da horrelako erakunderen batean boluntario lanetan, bere denboraren zati bat besteen aldeko lanean emanez. Partaidetza maila baxu hori ez dator bat erakunde horiek duten irudi onarekin. Hamar herritarretatik seik uste dute egiten duten lan desinteresatua eta borondatezkoa dela GKEen bereizgarri nagusia eta baita euren helburu sozial garbia ere. Herritarrek, gainera, hiru aldiz konfidantza handiago dute GKEengan Elizarengan baino eta Estatuarengan baino sei bidez handiagoa, solidaritaterako agente gisa.

GKEetan ustelkeria? Gizarteak GKEei buruz duen pertzepzio positiboa gora-behera, harritzekoa da lortzen duten kolaborazioa hain eskasa izatea. Hainbat datuk argitu diezagukete kontraesan hau. Adibidez, azken urteotan GKEak asko ugaldu diren arren (CONSUMERen azterketan 200 erakundetatik gora aipatzen dira bat batean), GKEen eta hauen egitekoari buruzko ezagutza ez da, inondik inora, masiboa: hiru lagunetik bat ez da gauza ezaugarri hauek dituen erakundeen izen bat bera ere emateko. Eta erakundeok sor lezaketen pertzepzio negatiboari dagokionez, lau pertsona nagusitik batek uste du GKEen lanak aitzakia eman diezaiokeela Estatuari biztanlego osoaren garapen sozial eta ekonomikoa eragozten duten arazoen konponbideaz ez arduratzeko. Azken batean, GKEek beste edozein taldek baino irudi hobea izan arren, eta solidaritaterako bide ordezkaezin moduan ikusten ditugun arren, oraindik ere ez dira guztiz ezagunak eta errezeloren bat edo beste ere sortzen dute. Eta horrek guztiak, zalantzarik gabe, eragina du boluntarioak eta bazkide diruemaileak bilatzeko erakundeok duten gaitasunean. Ez da txantxetako kontua biztanlegoaren %20ak GKEek gestionatzen duten diruaren xedeaz zalantzak dituela adieraztea. Edo herritarren %12 bakarrik dagoela ziur emandako dirua hartzaileak zuzenean jasoko duela. Nazioarteko solidaritatean, gainera, (azken asteotan ikusi ahal izan denez), mesfidantza garbia ageri da laguntzak jaso behar dituzten herrialdeetako agintari politiko eta funtzionarioen jokaera etikoaren inguruan. Inkestatuen erdiak uste du pertsona edo toki erakunde horiek bidegabekeriaz jokatu eta eurentzat gordetzen dutela emandako kopuruaren zati handi bat. Hala eta guztiz ere, datu kezkagarriagoa bat: bost herritarretik batek uste du GKEetako kideek euren probetxurako hartzen dutela bildutakoaren zati bat. Datu horrek inork gestionatutakoarengako izaten den mesfidantza adieraziko luke agian; eta zer esan dezakegu beste honetaz?: GKEetako boluntarioen %10ak (CONSUMERek azterketa honen bigarren zatian egindako berariazko inkesta baten bidez galdetuta), baieztatzen du erakunde horiei emandako diru, ondasun edo janarien zati garrantzitsu bat GKEko kideek eskuratzen dutela euren probetxurako.

Tradizionalak gara solidaritatean ere. Inkestatik atera daitekeen, kolaboraziorako ohizko moduak ditugu gogokoen, soberan duguna zuzenean ematea, alegia. Horrela, inkestatuen %32ak dio ahal duen guztietan arropa ematen duela. Garrantzian hurrengoa zorion-txartel benefikoak eta helburu altruistako zozketetan parte hartzea dira. Aitzitik, jarrera sortu-berriagoak, bidezko merkataritza eta antzekoak, oso minoritarioak dira oraindik. Herritarren %44ak, adibidez, ez du sekula erosten irabazien portzentaia bat solidaritate-proiektuetara bideratzen duten enpresen produkturik. Eta %41ak ez du sekula bidezko merkataritzako produkturik, herrialde garatugabeetako produzitzaileek euren lanarekin irabazi aski izan dezaten garantizatzen dutenik, erosten. Ongintzako modu ohizkoenak oraindik ere nagusi izan arren, gaitzespen handiena eragiten duten jarduera solidarioak elizaren ingurukoak dira: inkestatuen erdiak adierazten du ez diola sekula Elizari edo horren kideko inongo erakunderi laguntzen. Besterik gertatzen da telebista kateek antolatzen dituzten ongintzako galekin. Herritarren erdiaren ustez, audientzien gerra irabazteko komunikazio-enpresek darabilten tresna bat gehiago dela badakiten arren, ikuskizun horiek arazo errealak konpontzen laguntzen dute. Ikerketak argi uzten du, bestalde, solidaritateari dagokionez benetan esistitzen dela "gabonetako izpiritua". Ongintzarako ekintza guztiak eguberri garaian urte guztian baino gehiago egiten dituztela diote inkestatuek. Baina, hori bai, ezberdintasunak daude ekintza solidario motaren arabera: Gabonetako ohikoena zoriontzeko txartel benefikoak erostea da (garai honetan beste urte-sasoi batzuetan baino %45 gehiago). Errifetako txartelak erostea ere %30 gehitzen da eta janari edo arropak ematea %20 gehitzen da urteko beste garai batzuen aldean.

GKE, oraindik gutxi ezagutzen den hitza. GKEk herritarren keinu solidarioak bideratzeko modu gisa ikusten dira orokorrean. Baina GKEen irudia oso positiboa den arren, ez da guztiekin neurri berean gertatzen. Erakunde guztien artean, Mugarik gabeko Medikuak (MGM) eta Cáritas dira jendeari ia bat batean etortzen zaizkion izenak. Hala ere, izenak aipatuz gero, gehiago ere ezagutzen dituzte inkestatuek. Adibidez, herritarren %90ak dio ezagutzen dituela Gurutze Gorria, Cáritas eta Mugarik gabeko Medikuak. Beraz, argi dago nahastea dagoela GKE hitzaren aurrean eta herritar askok ez duela kontzeptu hori identifikatzen. Goraipatuenak, egiten duten lanari dagokionez, Mugarik gabeko Medikuak eta Gurutze Gorria dira, biak ere osasun arloko izaera nabarmenekoak. Talde ekologistek (herritar askok GKEtzat hartu ez arren) eta marginatuen integraziorakoek, bestalde, ez dute hain onarpen zabala.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto