Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Internetek ere ospatzen ditu Eguberriak. Ez modemak bazterrean geratzen dira turroi gehiegi irentsirik, ez 2000. urteko arazoak eragina du ordenagailuetan egun samin hori iritsi baino hamabi hilabete lehenago.
Gabonetako arbolak, Olentzerok eta benetako munduko jaiotzek ere badute beren txokoa sarean, nahiz eguberri.com gaur-gaurkoz "future website" den. Hamaikatxo webek edertzen dituzten apaingarriez gain, ordenagailuek ere berea ekarri dute: PCk atseden hartzen duen uneetan ordenagailuko pantaila apaintzen duten irudi mugikor horiek. Gabonetako modelo tipikoak deskarga daitezke (http://home.stlnet.com/~binnie/screen.htm); horietako batzuk gabon-kanta eta guzti (http://www.crl.com/~colocomp/santa.htm) edota hiru dimentsiotako elur-panpinez hornituak (http://members.aol.com/zoosoftzip/ff.exe).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa