Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Compact disc eramangarriak: Garesti izanagatik ez dute soinu hobea

Disko trinkoen zazpi erreproduzitzaile aztertu dira: JVC XLP23, Sony D-181, Sanyo CDP-195, Saba CDP8, Philips AZ7182, Aiwa XP272 eta Panasonic SLS112.

CDko erreproduzitzaile eramangarriak, banan-banan

SABA CDP8

  • 10.945 pezeta. Merkeena, kalitate-prezio erlaziorik onena.
  • Erabiltzailea mugitzen ari delarik, soinua hobekien erreproduzitzen duena. Frekuentzia baxuetan erantzunik egokiena (kaskodun entzungailuak dituen bakarra da berau).
  • Pila-kontsumoa: erdiparekoa. Entzuten ari den doinuak zenbat denbora daraman ez da ikusten pantailan. CD sartzeko, estalkiaren sistema, erdipurdikoa.

PANASONIC SLS112

  • Bi merke (12.415 pezeta), arin eta txikienetako bat.
  • Erabiltzailea mugitzean, soinua onargarri besterik ez da.. Pila-kontsumoa, erdiparekoa. Azkeneko aldian ekipoa itzali den gunean pizteko aukera ematen du. Automobileko irratiari konekta dakioke.
  • Audiorako irteera independentea dauka. Diskoa sartu eta ateratzeko diseinurik hoberena.

SANYO CDP-195

  • 15.924 pezeta. Astunena: 274 gramo.
  • Kontsumo handia: pila gutxien gastatzen duten biek baino %36 gehiago. Mugitzean, soinu ona.
  • Doinuen bilaketa azkarra egin daiteke. Barnean diskorik ba ote dagoen ikus daiteke, estalkiko leihatilari esker.

PHILIPS AZ7182

  • 19.400 pezeta. Garestiena.
  • Txikiena eta arinenetako bat: 215 gramo besterik ez. Pila gutxien kontsumitzen dituenetako bat.
  • Mugimenduan, soinu ona. Doinuen bilaketa azkarra egin daiteke, azkeneko aldian ekipoa itzali zen gune berean abia daiteke eta automobileko irratiari konekta dakioke.

SONY D-181

  • 15.750 pezeta. Kontsumo txikienekoa. Mugimenduan, soinua onargarri bakarrik.
  • Prestazio estra gehien dauzkana da hau: doinuen bilaketa azkarra egin daiteke, azkeneko aldian ekipoa itzali zen gune berean abia daiteke, kanpoko audiorako kableen bitarteko irteera independentea eta bolumena mugatzeko sistema du, eta automobileko irratiari konekta dakioke.
  • Pantailako informazioa, oso zabala. Erraz irekitzen da. Barnean diskorik ba ote dagoen ikus daiteke, estalkiko leihatilari esker.

AIWA XP272

  • 14.995 pezeta. Handiena da.
  • Barnean diskorik ba ote dagoen ikus daiteke, estalkiko leihatilari esker. Erraz irekitzen da.
  • Kanpoko audio-ekipoari lotzeko irteera dauka. Sakagailuak, beste gainontzekoek baino gogorragoak. Garantiak ez du adierazten indarraldirik.
  • Irekitzea erraza delarik, diskoa ez da horren aise ateratzen. Audio-ekipoari lotzeko irteera dauka.
  • Kontsumo gutxienekoek baino %30 gehiago gastatzen du. Ez ditu doinuak aukeratutako ordenuan sailkatzen.

JVC XLP23

  • 16.875 pezeta, bigarren garestiena.
  • Pila gehien gastatzen duena, kontsumo apaleneko biek baino %50 gehiago. Mugimenduan, soinua onargarria besterik ez da.
  • Automobileko irratiari konekta dakioke. Doinu-zenbakia eta irakurtze-denbora, biak batera, ezin irakur daitezke.
  • Estalkia irekitzea, eroso-erosoa. Ez du garantiarik, ez fabrikatzailearen helbiderik agertzen.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du