Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Petit suisse: Ez gantz, ez kolesterol askorik

"Petit Suisse" edo gazta fresko deskrematuen bost lagin aztertu dira (Clesa, Nestlé, Yoplait, Danone eta Kaiku markatakoak), petit suisse izena Danone markarena bada ere.

Gazta fresko erdideskrematuak, banan-banan

Yoplait

  • 442 pta. kiloko, 27 pta. aleko. Aukera interesgarria.
  • Marrubi-puskak dauzka. Edukinaren %4,3 gantza (gehien daukana) eta %6,3 proteina (gutxien daukana). Kolesterol gehien daukanetako bat (40 mg/100g). Kontserbakaririk ez duen bakarra.
  • Dastaketan, 6 puntu: "marrubi-zapore bizia eta gozotasun nabarmena, baina itxura urtsua eta arrosa kolore hitsekoa".

Nestle

  • 483 pta. kiloko, 29 pta. aleko.
  • Osaketa-kalitatea, batenaz bestekoa baino hobexea: %2,9 gantz (gutxienekoa), %8,8 proteina (gehienekoa), eta kolesterolik gutxien daukana (17 mg/100g). Koloratzaile artifiziala (E-129) darabil.
  • Dastaketan, 6 puntu: "itxura trinkoa, arrosa kolorekoa, gozoena".

Danone

  • 509 pta. kiloko, 31 pta. aleko. Marrubi-mamia dauka.
  • %3,2 gantz (gutxienetako bat) eta %6,7 proteina. Kolesterola: 26 mg/100g.
  • Dastaketan, 6 puntu: "itxura trinkoa, kolore ahul xamarra, zapore gozoa, ahoko ukimena gustatu zen".

Kaiku

  • 529 pta. kiloko, 32 pta. aleko. Garestiena.
  • Osaketa-kalitatea, batenaz bestekoa baino hobexeagoa: %3,3% gantz, %8,1 proteina, kolesterol gutxien daukatenetako bat (20 mg/100g).
  • Dastaketan, 5 puntu: "arrosa kolore bizia eta itxura trinkoa, marrubi-zaporea eta gozotasuna, erdiparekoa; ahoko ukimena gustatu egin zen".

Clesa

  • 429 pta. kiloko, 26 pta. aleko.
  • %3,2 gantz eta %7,5 proteinas. Kolesterola: 26 mg/100g. Koloratzaile artifiziala (E-129) darabil.
  • Dastaketan, txarrena: 3 puntu bakarrik; "kolore arrosa bizia, itxura ez oso trinkoa. Marrubi-zapore eta gozotasun urri".

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du