Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Britainia Handiko emakume batek denbora konpartituko erregimenean astebetez apartamentu bat gozatzeko eskubidea erosi zuen (multijabetza). Enpresa saltzaileak idatziz jakinarazi zion sare horretako bazkide zela. Geroago, Manchester-eko Poliziaren Merkataritza arloko Iruzurretako Brigadaren bidez, saltzaileak egindako irregulartasun batzuen berri izan zuen pertsona horrek. Adibidez, etxebizitza ez zegoen Elkartrukeen Sarean inskribatuta.
Nazioarteko interkanbioetarako sarbidea kontratuaren oinarrizko elementuetako bat zenez, emakume ingelesak demanda jarri zuen elkarte saltzailearen eta elkarte administratzailearen aurka, kontratua eteteko asmoz. Epaitegiek, -lehen instantzian eta apelazioan- bezeroari eman zioten arrazoia eta kontratuko funtsezko baldintza bat ez betetzeak - interkanbiorako aukerarik ezak, kasu honetan- bertan behera uzten zituela erreklamaziogilearen espektatibak. Hori guztia kontuan izanda, Malagako Entzutegiak, 1998ko apirilaren 15eko epaian, kontratua etentzat eman du Kode Zibileko 1.124 atalean oinarrituta eta ordaindutako prezioa interesekin itzultzera eta epaiketako kostuak ordaintzera kondenatu zuen enpresa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa