Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Osakidetzako gaixo batek kalteak jasan zituen sendagilea belarriko ezkoa ateratzen ari zitzaiola xiringa apurtzean. Demanda jarri zuen Osakidetzaren eta medikuaren aurka eta kalte eta galeren ordaina eskatu. Auzitegi Gorenak -1998ko apirilaren 17ko epaiaren bidez- absolbitu egin zituen salatu biak, tratamendua egokia izan zelako eta xiringa (fabrikazioko akatsa medio) apurtzeak Osakidetzarekin zerikusirik ez zuelako. Xiringa apurtuko zenik ezin zela aurreikusi eta fabrikazioko akatsak xiringa erabili aurretik antzeman ezinak zirela argudiatu zuen auzitegiak. Kasu honetan, epaiak dio ez dela logikoa Osakidetzari hornigai guzti-guztien kalitate kontrola exigitzea eta betebehar hori fabrikatzailarena dela.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa