Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Oinetakoengatik sarrera ukatu

Udan, eta opor garaian batez ere, ohiko da era informalago batean jaztea, fraka motzak eta zapatilak erabiltzea. Hala ere, zenbait lekutan ez diote sartzen uzten zapatillak daramatzanari. Hori legezko ote den eta halako egoeren aurrean nola jokatzea dagoen jakin nahi nuke.

  Kontsulta hau Kataluniatik egin digute. Katalunian, 1990eko ekainaren 15eko Legearen 16. artikuluak arautzen du ikuskizun eta establezimendu publikoetako onartze-eskubidea. Lege horrek dio dekretuz arautuko direla onartze-eskubidea baliatzeko dauden baldintza objetiboak eta horiek argitaratu egin beharko direla eta ezagunak izango direla, lokal eta ikuskizun publikoetarako sarbidea inori bidegabekeriaz eta arbitrarioki ez debekatzeko.

Araudi horrek, gainera, indarkeriazko jarrera erakusten dutenei eta beste ikusle edo erabiltzaileentzat arriskutsu edo gogaikarri gertatu edo ikuskizun edo jolas-jardueraren garapen normala eragotziko dutenen sarrera debekatzea du helburu. Estatu mailan Ikuskizun Publiko eta Jolas Jardueren Erregelamendu Orokorrak (abuztuaren 27ko 2816/82 Errege Dekretuaren bidez emanak) 59. artikuluan ezartzen du onartze-eskubiderako enpresak jarriak dituen baldintzak betetzen ez dituzten ikusleak ezin izango direla lokaletara sartu eta baldintza horiek argi eta garbi jakinarazi beharko direla, publizitate bidez edo sarreretan ondo ikusteko moduko kartelak jarriz.

Jurisprudentziatik atera daitekeenez, berriz, onartze-eskubideak ez du Konstituzioko berdintasun printzipioa urratzen. Hori guztia ikusita, ondorio hauek atera daitezke, gutxienez: sartzeko balditzek objetiboak, ezagunak eta publikoak izan behar dute, bidegabekeriak ekiditeko. Horrela, administrazio publikoak zigortu egin ahal izango luke onartze-eskubidea publikoki azaldu ez eta norbaiti sarrera debekatzea, edo janzkera edo oinetakoengatik sarrera debekatzea, baldintza horiek jendaurreko kartelen batean iragarrita ez badaude. Baina onarpen-eskubidea erabiltzeak ez du tratu diskriminatzaile edo iraingarririk eragin behar.


Eduki honen erlazioak

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto