Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Etxera umeak iristean: Zain dezagun bikoteko harremana

Gaur egun, sekula baino gehiago, gure herriko bikoteen haurrak (sekula baino bakanagoak izateaz gain) historiako umerik desiatu, aurreikusi eta planifikatuenak dira.

  Iristen denean, gai nagusi bihurtzen da umea, bikotearen elkarrizketetan ezezik, bietako bakoitzaren familian eta lagunartean ere. Seme-alabak izatea (lehenengoa izatea batez ere) gure bizitzako gertakari handienetako bat da, baina guztia ez da arrosa kolorekoa. Umea arrotza ere bada aurrez elkarrentzako ziren bi pertsona horien etxean; umea jaio aurretik, batarengan hasi eta bestearengan amaitzen zen jokaera-protokoloa. Hortaz, etxera ume bat sartzean gertatzen diren ondorio ez hain atseginez oso-oso hutxi hitzegiten da. Gai tabua da (beste asko bezala), umea ez dugula maite uler bailezakete besteek, eta norberekoikeria itxuragabea litzateke, guraso-papera ez onartzea. Baina, hala ere, merezi du hortaz hitzegitea.

Zehatz-mehatz aztertzen da umeak zer behar izango duen, behar izango dituen baliabide ekonomikoak eta bestelakoak (denbora, etxeko lekua, heziketa), baina ez dugu kontuan izaten lehenago edo beranduago gure bikote-bizitzaren orekan eragina izango duten hainbat gauza. Lagunekin gutxiago irtengo dugu afaltzera, zinera astean behin edo hamobostean joaten ginena, noizean behin baino ez gara joango, eta une erromantikoak ere bakandu egingo dira. Eta komunikazioa, konfidentziak, bakoitzaren zaletasunak, albora lagako ditugu umearen premia "larrien" aurrean. Eta, neurririk hartu ezean, aita-ama bikainak izango gara, baina oso maitale txarrak. Denbora bilatu beharra dago gure bizitzako lagun dadin aukeratu dugun gizon edo emakume horrentzat.

Umeekin dena aldatzen da.

Etxea, lehen bikotearen intimitate-gune zen hura, beste pertsona batekin konpartitu beharra dago orain. Bikotearen egunerotasunak horren eragina jasaten du. Sarritan, amak aldibaterako lana utzi edo murriztu egin ohi du lanjarduna. Umea zaintzeko profesional bat kontratatuta ere, lan ordainduari eta umearen zainketari egiten dio aurre. Denboraren banaketa aldatu egiten da. Eta emakumeak beste era batera ikusten du gizonezkoa. Senar izatetik aita izatera eta emazte izatetik ama izatera pasa dira.

Ordutegi aldaketak eta gaueko lo-galtzeak ere umearen beharren araberakoak izaten dira bestalde, eta horrela, gure ohitura eta desioak, pertsonalak zein bikotekoak, bigarren mailan geratzen dira. Lehen eguraldiaz, eguneroko gauzez, maitasunaz, bion zaletasunez edo laneko ardurez hitzegiten bagenuen, orain haurrari buruzkoak izaten dira elkarrizketak: nola dagoen, gaur zer egin duen: lorik egiten duen, jaten duen, irribarre egin duen, begiak ireki dituen, zerbait esan duen.

Zain dezagun bikoteko harremana.

Eguneroko bizitza eta elkarrizketez gain, beste gauza batzuk ere honda daitezke. Seme edo alabaren irudia etxean sartzen (eta finkatzen) denean, gurasoen bizitza afektiboak eta jolas sexualek jasaten dute kalterik handiena eta horiek ezinbesteko dira ondo izan eta gustura bizi izateko. Guraso onak izateaz gain, bikote-harremanean ilusioz bizi izateko eta zoriotsu izateko ahalegina zor diogu geure buruari. Eta gauza guztietarako dago denbora. Seme-alaba eta guzti ere, gugandik hurbil dugu lagun bat (batzuetan ez dirudien arren, bere barne-bizitza eta ase nahi dituen itxaropen pertsonalak dituena) eta egunero lortu behar dugu haren maitasuna; gurekin batera hasi duen proiektuak merezi duela erakutsi behar diogu.

Gure bizitzako aldaketa eta moldaketak umearen mesedetan izaten dira, bera kontuan hartuta egiten baitira. Bat batean, eta ia nahi gabe, aitaginarreba-amaginarren etxera edo gurasoenera joaten gara jaiero, larunbatean irteteari utzi egiten diogu, eta umeen arabera antolatzen ditugu oporrak; pozez batetzen gintuzten zaletasun haiek utziaz joan gara - umeekin ezinezko dira, ez dago astirik, ez eta logistika-aukerarik ere-; umeentzako bideoak edo marrazki bizidunak ikusiko ditugu telebistako gure programa gogoenaren ordez eta Izan ere, "zer axola dio?".

Emakumeak aldaketa fisiko eta psikologikoak izango ditu, antsietatea sor diezaioketenak. Eta horri nekea, dena ondo egiteko eta - inork erakutsi ez dion arren-, ama bikaina izateko obsesioa gehituz gero, baliteke benetako krisi emozionala izatea: gizonak antzeman eta gainditzen lagundu behar dio. Baina gizonezko batzuk ere egoera delikatu samarra bizi izaten dute. Arreta guztia umeak eta amak bereganatzen dutenez, bigarren mailan geratzen dira.

Familia berriaren baitan ere, amak umeari eskaintzen dizkion fereka, zainketa eta dedikazio guztiaren ikusle soila izaten da aita eta lehen bera zen horien hartzaile bakarra. Gizonezkoak ere badu, beraz, beste zama hori eta ez dio inork aitortzen. Berari ere aldatu egin zaio bizitza eta leku berria aurkitu behar du familiaren baitan. Seme edo alabarenganako jeloskortasun estali eta onartu gabeak eraginda, batzuetan gizonezkoa ez da gustura sentitzen eta sentsazio hori bideratzeko, harreman hotza, umore txarra, huskeria guztiei "punta ateratzea" edo lanean nahiz lagunengan neurriz gain zentratzeko joera izaten du. Horrela, arazoa korapilatu egiten da azkenean. Ez da konpontzen erraza: etxeko lanetan parte hartu nahi izan arren, ez ditu lanok beti emakumeak nahi bezala egin ahal izango. Eta alderantziz.

Antola dezagun bikoteko egoera berria.

Haurraren etorrera antolatu eta zaintzen dugunez, egin dezagun beste hainbeste gurasook bizi behar dugun egoera berriarekin ere, gure etxean sartu den pertsona hori hazi eta hezitzearen gazi-gozoak biok neurri berean goza ditzagun. Biok jarri behar dugu arreta berezia umea gure artean sar ez dadin. Seme-alabak, normalean, bikotekideen maitasunaren fruitu izan ohi dira, baina ez bikoteko kide. Bikoteak bere bizitza izan behar du, seme-alabez aparte.

Bizitzako lehen hilabeteetan jaioberriek eskatzen duten arreta eta denbora nekagarriak dira oso eta ez da ia beste ezertarako denborarik izaten. Baina horrek ez du esan nahi gizonak eta emakumeak umea euren bizitzako arrazoi bakar bihurtzen utzi behar dutenik. Batasuna sendotzen lagundu behar du, beste ahalegin batek batzen baitu orain bikotea: aita eta ama izateko gogoak. Ez dugu ahaztu behar bata bestearentzat zer garen, nor garen, zer nahi dugun eta norantz goazen. Bikote izaten jarraitzen dugu: gutako bakoitzak ulertu eta arreta jarri behar dio besteari. Emazte edo senarrarentzat lagun ona izan behar dugu aurrerantzean ere.

Maitasun, afektu eta komunikazio barik, gainera, ia ezinezko da aita-ama onak izatea. Eta sinesmen horri beti eutsi beharko diogu; izan ere, seme-alabek arreta osoa eskatzen dute, baita handi egiten direnean ere. Eta oztopatu egin dezakete gure bizitzako helburu nagusia, bikotekidea zoriontsu egitea.

Guk ere behar dugu arreta

  • Umeak denbora eta arreta handia eskatu arren, eta ia guztia bere inguruan izanagatik, gorde dezagun gure energiaren zati on bat bikotekidea entzun eta sentitzeko.
  • Hitzegin dezagun: nola gauden, zer sentitzen dugun, eguna nola joan den. Egunero minutu batzuk geure gauzetaz jarduteko, umea alde batera utzita.
  • Bana ditzagun bion artean umeak ematen dituen lanak, bakoitzaren aukeren eta gustukoenaren arabera. Haurraren oraina eta geroa bion artean banatu beharreko erantzukizuna da.
  • Ados dezagun umearekin zer eta nola egin: batera ditzagun heziketa- eta portaera-irizpideak hasiera-hasieratik.
  • Umea "biona" da. Ez da "zure umea" edo "nire umea", "gure umea" baizik. Izan dezagun gogoan. Tentsio, zelo eta atsekabe ugari ebitatuko dugu. Astean behin gutxienez, aurki dezagun denbora tarte bat pasiada bat eman, zinera joan edo gustuko duguna egiteko. Emantzipa gaitezen umearengandik; beharrezko eta komenigarri da.
  • Gorde dezagun une bat fereka, musu eta sexu harremanerako. Erditu ondoren koitoak kontraindikazioak izateak ez du esan nahi beste jolas sentsualak ere baztertu egin behar direnik. Eta berrogeialdia pasatakoan, itzul gaitezen ohizko sexu-bizitzara.
  • Maitasuna, bikotearen oinarria, egunero elikatu behar da. Bizitzaz gozatu egin behar da eta gizona edo emakumea maitatu, baita orain ere. Edo, agian, orain sekula baino gehiago.

Eduki honen erlazioak

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto