Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Benetan merkatuko ote da gasolina?

Pasa den urriaren 15ean, lehen aldiz, Espainiako Gobernuak utzi egin dio gasolinaren gehienezko prezioak finkatzeari, Hidrokarburoen Lege onartu berria aplikatuz.

  Administrazioaren esanetan, petrolioaren merkatuan erabateko konpetentzia askea irekitzea da neurri horren helburua. Oraingoz gauzak ez doaz gaizki. Lerro hauek idaztean (urriaren amaiera aldera), prezioen liberalizazioa egin aurretik baino pezeta batetik hirura bitarte merkeago da gasolina, eta gasolioaren merkatzea litroko pezeta bat eta biren artekoa. Baina merketzea ez du lege berriak bakarrik eragin. Legeak berak baino gehiago lagunduko zuten, seguruaski, dolarraren balio-galerak (gaur egun ez da 140 pezetara iristen eta duela lau hilabete 150etik gora zebilen), eta baita nazioarteko merkatuetan petrolio gordina apur bat merkatu izanak ere.

Ez dezagun ahaztu, bestalde, erregaien enpresa banatzaileek prezioetan konpetitzeko konpromisoa erakutsi nahi izan diotela gizarteari eta Administrazioari. Dena den, geroak esango du ustezko asmo onok zenbateraino diren egia. Aldizkari honetatik beti defendatu izan dugu konpetentzia librea ona duela kontsumitzaileak, gizarteak eta, orokorrean, garapen ekonomikoak. Konpetidoreek negozioaren errentagarritasuna zalantzan jartzen dutenean, enpresek gastuak murriztera jotzen dute, besteengandik bereiziko dituzten abantaila koalitatiboak lortzeko ikerketa egitera, eta euren produktu eta zerbitzuetan kalitate-prezio erlazio onena eskaintzeko kementsu lan egitera.

Arrazoi bakarra dute horretarako: kontsumitzaileak euren aldeko aukera egin dezala, gutxi gora-behera antzekoa saltzen duten beste batzuen aurrean. Erregaien ( eta gauza bera energia elektriko, butano, gas natural, posta zerbitzu, oinarrizko telefonia eta abarrekin ere) liberalizazioa oso positiboa izango da kontsumitzaileentzat, modu egokian egiten bada.

Hori hala izan dadin, kontsumitzaileen eskubide eta interesak defendatzen ditugunok eta Administrazioak, benetako konpetentzia zaindu eta enpresen arteko balizko akordioak salatu egin behar ditugu, ezinbestez, horrelakoak debekatuta baitaude. Aukera garbia dugu erabiltzaileok: gasolindegi merkeenetan erostea aukeratzen badugu, prezioak jaistera "behartuko" dugu sektorea. Eta horrela, pseudo-monopolioko egoerak ebitatuko ditugu, horixe baita, hain zuzen, gainditu eta ahaztu nahi duguna. Erregaien arloan, petrolera gutxi batzuen artean merkatuaren %80 bete eta zerbitzuguneetarako banaketa kontrolatzen dute eta beraz, arrisku handian dago prezioen arteko konpetentzia. Hori dela eta, argi egon beharko dugu. Asko jokatzen baitugu.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto