Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
CONSUMERerako ikerketa egin duten nutrizio-adituek nutriziorako oinarrizko diren elikagai hauek eskolako menuetan duten presentzia neurtu dute eta datuak ez dira pozgarriak.
Bakoitzarentzat balorazio-sistema bat erabili zen (0tik 10 puntura bitartekoa), pediatra eta dietistek eskolako menuari buruz emandako gomendiak jarraitzen dituen metodologia propio batetik abiatuta. Astebeteko menua aztertu zen: lehen plateraren eta bigarrenaren nutrizio-balioa, bigarrenaren goarnizioa eta postrea. Puntuazio sistema horrez gain, penalizaziorako beste irizpide bat ere ezarri zen, esklusiboa eta berria: astean zehar gutxienez egun baten barazkiak, lekariak eta arraina sartzen ez dituen menua zigortu egin da. Eta beste hainbeste astean bi egun baino gehiagotan aurrez kozinatutako jakiak (frankfurt saltxitxak, kroketak, enpanadillak, arrain-hagatxo errebozatuak, txibi frijituak, san jakoboak...) edo postre gozoak edo/eta opilak ematen dituztenei. Gauza bera gutxienez astean bi egunetan postrean fruta freskoa jartzen ez dutenei ere.
Menu bakoitzak, kasuan kasuan, dagozkion zigorrak jasotzen ditu eta honela zenbatzen dira: Zigor horietakoren bat duen menuak ezin izango du balorazio orokorrean 5 puntu baino gehiago atera. Bi penalizaziorekin ez du 4 puntuko marra gaindituko. Hirurekin, ez du 3 puntu baino gehiago erdietsiko. Lau izanez gero, ez du 2 puntu baino gehiago eskuratuko; bostekin, puntu bat besterik ez, eta 6 penalizaziorekin, 0 puntu izango da emaitza.
| BARAZKIRIK EZ (1) | LEKARIRIK EZ (2) | ARRAINIK EZ (3) | AURREZ PRESTATUAK LARREGI (4) | FRUTA FRESKO GUTXI (5) | GOZOKI ETA OPIL LARREGI (6) | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| NAFARROA | %0 | %7,5 | %7,5 | %0 | %15,5 | %0 |
| ARAVA | %7 | %0 | %14 | %0 | %7 | %0 |
| BIZKAIA | %9 | %4 | %0 | %4 | %4 | %0 |
| GIPUZKOA | %12,5 | %0 | %6 | %0 | %25 | %0 |
| KANTABRIA | %28,5 | %0 | %50 | %14 | %0 | %7 |
| ERRIOXA | %22 | %11 | %44,5 | %0 | %11 | %11 |
| BURGOS | %25 | %0 | %50 | %25 | %0 | %0 |
| BARTZELONA | %10 | %20 | %20 | %0 | %0 | %0 |
| CASTELLO | %46 | %15,5 | %46 | %8 | %0 | %0 |
| VALENTZIA | %65 | %4,5 | %26 | %13 | %4,5 | %0 |
| ALICANT | %18 | %12 | %0 | %6 | %12 | %0 |
| MURTZIA | %35 | %10 | %20 | %20 | %5 | %0 |
| ESKOLA PUBLIKOAK | %22,5 | %10,5 | %18 | %2,5 | %4 | %1 |
| ESKOLA PRIBATUAK | %24,5 | %4,5 | %23,5 | %13 | %9,5 | %1 |
| ENPRESA ESPEZIALIZATUA | %19 | %9 | %17,5 | %6 | %6 | %0 |
| SUKALDEA ESKOLAN | %32 | %6 | %26 | %8,5 | %7 | %1,5 |
| GUZTIRA | %23,5 | %8,5 | %20,5 | %7 | %6,5 | %1 |
(1) Barazkia gutxienez astean behin ere jartzen ez duten eskolako menuak sartzen dira.
(2) Gauza bera, astean behin gutxienez lekaririk sartzen ez dutenak
(3) Gauza bera, astean behin gutxienez arraina jartzen ez dutenak
(4) Gauza bera, aurrez kozinatuak eta frijiturak (san jakoboak, saltxitxak, kroketak, txibiak ...) astean bi egun baino gehiagotan.
(5) Gauza bera, fruta freskoa gutxienez bi egunetan ematen ez dutenak.
(6) Postrean gozogauzak (natillak, flana, izozkia) edo opilak, astean birritan baino gehiagotan ematen dituztenak.
| Batez besteko Nota | Oso eskas | Eskas | Erdipurdi | |
|---|---|---|---|---|
| ARABA | 5,68 puntu | %0 | %14 | %50 |
| BIZCAIA | 5,97 puntu | %0 | %9 | %43,5 |
| GIPUZKOA | 5,28 puntu | %6 | %25 | %37,5 |
| NAFARROA | 6,00 puntu | %0 | %15,50 | %31 |
| ERRIOXA | 5,22 puntu | %11 | %22 | %33 |
| BURGOS | 5,19 puntu | %25 | %0 | %37,5 |
| KANTABRIA | 4,82 puntu | %14 | %28,50 | %36 |
| ALICANT | 5,63 puntu | %12 | %12 | %29,5 |
| BARTZELONA | 6,33 puntu | %0 | %13 | %33 |
| CASTELLO | 5,06 puntu | %8 | %15,50 | %61,5 |
| MURTZIA | 5,55 puntu | %5 | %25 | %35 |
| VALENTZIA | 4,99 puntu | %9 | %39 | %30,5 |
| GUZTIRA | 5,56 puntu | %6 | %19 | %37,5 |
| Onargarri, zuzen | Ongi | Oso Ongi | Batez besteko prezioa | |
|---|---|---|---|---|
| ARABA | %28,5 | %0 | %7 | 557,5 ptas. |
| BIZCAIA | %26 | %17,5 | %4 | 509 ptas. |
| GIPUZKOA | %25 | %6 | %0 | 539 ptas. |
| NAFARROA | %38,5 | %8 | %8 | 590 ptas. |
| ERRIOXA | %22 | %11 | %0 | 570,5 ptas. |
| BURGOS | %25 | %12,5 | %0 | 465 ptas. |
| KANTABRIA | %21,5 | %0 | %0 | 492 ptas. |
| ALICANT | %29,5 | %12 | %6 | 505,5 ptas. |
| BARTZELONA | %7 | %23 | %23 | 712 ptas. |
| CASTELLO | %8 | %0 | %8 | 484,5 ptas. |
| MURTZIA | %10 | %10 | %15 | 457 ptas. |
| VALENTZIA | %9 | %9 | %4 | 580,5 ptas. |
| GUZTIRA | %19 | %10,5 | %8 | 552 ptas. |
| Batez besteko Nota | Oso eskas | Eskas | Erdipurdi | |
|---|---|---|---|---|
| Eskola PUBLIKOA | 5,65 puntu | %4,3 | %16,5 | %39 |
| Eskola PRIBATUA | 5,44 puntu | %8 | %22 | %35 |
| Onargarri, zuzen | Ongi | Oso Ongi | Batez besteko prezioa | |
|---|---|---|---|---|
| Eskola PUBLIKOA | %20 | %12 | %8 | 479,5ptas. |
| Eskola PRIBATUA | %17,5 | %8 | %8 | 650 ptas. |
| Batez besteko Nota | Oso Eskas | Eskas | Erdipurdi | |
|---|---|---|---|---|
| Sukaldea ESKOLAN BERTAN | 5,3 puntu | %10 | %22 | %38 |
| Enpresa Espezializatua | 5,7 puntu | %4 | %17,5 | %37 |
| Onargarri, zuzen | Ongi | Oso Ongi | Precio Medio | |
|---|---|---|---|---|
| Sukaldea ESKOLAN BERTAN | %12 | %9 | %9 | 574 ptas. |
| Enpresa Espezializatua | %23 | %11 | %7,5 | 540,5 ptas. |
| Batez besteko Nota | Oso Eskas | Eskas | |
|---|---|---|---|
| 400 pta arteko MENUA | 5,97 puntu | %3 | %9,5 |
| 401 - 500 pta bitartekoa | 5,3 puntu | %6 | %24 |
| 501- 600 pta bitartekoa | 5,4 puntu | %10,5 | %18,5 |
| 600 ptatik gora | 5,73 puntu | %4,5 | %18,5 |
| Erdipurdi | Onargarri, zuzen | Ongi | Oso Ongi | |
|---|---|---|---|---|
| 400 pta arteko MENUA | %35,5 | %29 | %16 | %6,5 |
| 401 - 500 pta bitartekoa | %41 | %16,5 | %4,5 | %7,5 |
| 501- 600 pta bitartekoa | %34 | %29 | %5 | %2,5 |
| 600 ptatik gora | %37 | %11 | %17 | %12 |
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa