Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolako menuak: 200 ikastetxetakoak aztertu dira: %62ak badu zer hobetua nutrizio mailan

CONSUMERerako ikerketa egin duten nutrizio-adituek nutriziorako oinarrizko diren elikagai hauek eskolako menuetan duten presentzia neurtu dute eta datuak ez dira pozgarriak.

Eskolako menuetarako gomendioak

Barazki-proteina, karbohidrato konplexu eta zuntzetan aberats diren platerak prestatu, horretarako zerealak (arroza, pasta ...) eta lekariak konbinatuz. Adibidez: dilistak arrozarekin, garbantzuak arrozarekin, pasta ilarrekin etab.

Arrain gehiago kontsumitu. Hezur gutxi duten arrain zatiak prestatu (xerraden ordez bizkarrak, edo hezurrik gabeko xerradak) eta modu desberdinetan egin, erakargarriago izan dadin: saltsan, labean, kroketak, albondigak.

Haragietan bistan geratzen den koipea kendu (koipe saturatu eta kolesterol ugari izaten baitu).

Sukaldean ez erabili gatz asko.

Egunero entsaladak edo/eta barazki egosiak sartu menuan. Baita fruta ere, horiekin zuntz, bitamina eta mineralak segurtatzen baitira.

Goarnizioa barazki egosia edo entsalada izan dadila sarri, ez beti patata frijitua. Umeek gogokoen dituzten plateretan (oilasko, xerrada, kroketa, san jakobo eta antzekoetan) errazagoa da goarnizio hauek jartzea eta errazago jaten dituzte.

Ihes egin monotoniari: Gehiago aldatu behar dira menuak (urtean zehar errepikatzen den plantilla, hamabostean behingoa edo hiru astean behingoa izan beharko litzateke) eta prestatzeko moduak ere desberdinak izan daitezela. Makarroiak, albondigak edo haragi gisatua saltsa ezberdinekin prestatu behar dira, ez beti berberekin.

Ahal dela, gutxitu aurrez prestaturiko eta azkar prestatzeko jakiak, - enpanadilla, hanburgesa, kroketa, san jakobo, saltxitxa eta horrelakoak- beti ez dituzte-eta nutrizio-beharrak betetzen.

Bigarren platererako askoz hobe produktu freskoak erabiltzea: haragia, arraina eta arrautzak.

Postretarako, gozokiak, opilak, edo esneki oso azukretsurik (natilla, krema etab.), ezta pentsatu ere. Gure gomendioa: fruta (astean hirutan gutxienez) eta yogurta.

Fitxa teknikoa

Nutrizioko aditu talde batek plater bakoitzaren nutrizio-aldetiko balorazioa egiteko prestatutako metodo bat erabiliz aztertu dira Bizkaia, Araba, Gizpuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Burgos, Bartzelona, Alacant, Castelló, Murtzia eta Valentziako 200 ikastetxetan (115 publiko eta 85 pribatutan) ikasten duten 29.019 ikaslek jaten dituzten menuak.

Ikastetxeetako menuen bilketa pasa den irailaren 18an amaitu zen. Aurrez, ikasturtearen adierazgarri den astebeteko menua eskatuz dei egin genuen telefonoz ikastetxera. Menuaren eguneko prezioa eta jakiak zeinek prestatzen dituen ere galdetu genuen (ikastetxean bertan egiten den ala enpresa espezialduren bat ote duten hartarako). Ikastetxeak jangelarako dirulaguntzarik jasotzen duen ere galdetu genuen. Teknikariek argi azaldu zieten ikastetxeetako arduradunei datuak zertarako ziren: CONSUMERen txosten bat argitaratzeko zirela. Deitutako ikastetxe guztiek ez zuten bazkaria bertan ematen, baina ematen zutenetatik, informazioa emateko prest azaldu zen %90a. Eskerrik asko guztiei.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto