Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolako menuak: 200 ikastetxetakoak aztertu dira: %62ak badu zer hobetua nutrizio mailan

CONSUMERerako ikerketa egin duten nutrizio-adituek nutriziorako oinarrizko diren elikagai hauek eskolako menuetan duten presentzia neurtu dute eta datuak ez dira pozgarriak.

Suspentsoa zergatik?

  200 menu horiek aztertzeko sistema mistoa erabili dugu. Lehenik eta behin, menuko plater bakoitza puntuatu da - mediku-nutrizionista eta pediatren aholkuetan oinarritutako CONSUMERen metodoa erabiliz- eta egun bakoitzerako eta aste bakoitzerako puntuazio bat atera da menu bakoitzarentzat. Ondoren, penalizazioen sistema ezarri da: horren arabera, akats larri bat zuten menuek ezin dute 5 puntuko emaitza gainditu; bi akats larri dituztenek ezin dute 4 puntuak gainditu eta abar. Era honetara, baloraziorako sistema biak uztartuz, eskolako menu bakoitzaren azken emaitza atera da. Gogora dezagun oso batez besteko apala atera dutela, 5.56koa alegia. Xehetasunetan sartuz, ikastetxeen %25ak suspentsoa atera du, ez dira aprobatura ere iristen. Baina datua ez da, inondik ere, berdina herrialdeen arabera. Emaitzetan eskasekoa atera dutenak %48 dira Valentzian, %43 Kantabrian, eta %30 inguru Murtzia, Errioxa eta Gipuzkoan. Castellón eta Alacanten %24 inguruan daude; Bizkaian, berriz, %9 ozta-ozta, %13 Bartzelonan eta %15 Araba eta Nafarroan. Sailkapenaren alderdi nobleari bagagozkio, Kantabrian aztertutako 14 menuetatik bat ere ez da ona, eta Bartzelonakoen artean %46a eta Murtziakoen %25a, Bizkaikoen %22 iristen da kalifikazio elitista zoritxarreko honetara. Prezioekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Egunean 400 pezeta baino gutxiago kostatzen diren 31 menuen %13a ez zen aprobatura iritsi eta 500 pezetatik gorako 103 menuetatik %25ak izan du suspentsoa. Bestalde, eta aurrez esan dugun moduan, zentru publikoetako menuak, pribatuetakoen batez bestekoa baino %35 merkeago izateaz gain, zertxobait zuzenagoak dira nutrizio aldetik. Adibidez, "publikoetan" %4,3k bakarrik suspenditu du argi eta garbi ("oso eskas" izan da emaitza); pribatuetan, berriz, %8ak izan du hain ohore eskaseko balorazioa.

Elikadura-ohiturek badute pisua.

Aztertutako herrialde guztietan hobe daitezke eskoletako menuak; batzuetan (Kantabria, Valentzia, Errioxa, Gipuzkoa, Castelló eta Burgosen) beste batzuetan baino askozaz gehiago, baina menuetako akats larriek badute zerikusirik lurraldearen araberako berezitasunekin. Valentzia eta Castellóko ikastetxeetan, adibidez, askoz ere barazki gutxiago ematen da (eskolen %45ak baino gehiago ez du barazkirik ematen) Nafarroakoekin alderatuz gero (Nafarroan aztertuko 13 eskolek prestatzen baitituzte barazkiak astean behin gutxienez). Burgos, Kantabria, Castelló eta Errioxan aztertu ditugun eskoletan askoz ere arrain gutxiago kontsumitzen da (%40 baino gehiagok ez du arraina astean behin ere ematen), Bizkaia eta Alacantekoen aldean; izan ere, herrialde horietan aztertutako eskola guztietan jaten da arraina. Antzeko zerbait gertatzen da lekariekin ere: Araba, Gipuzkoa, Burgos eta Kantabriako eskola guztiek ematen dituzte dilistak, babarrunak edo garbantzuak, astean behin gutxienez; Castellókoen %15,5ari ahaztu egiten zaio menuetan lekariak sartzea. Eta beste hainbeste gertatzen da frutarekin ere: Kantabria, Burgos, Bartzelona eta Castellón, aztertutako ikastetxe guztien menuek sartzen dute fruta gutxinez astean birritan; Gipuzkoakoen lautik bat ez da iristen adituen ustez gutxienekoa den maiztasun horretara. Datu positibo bat ere eman du txostenak: postre gozoen (natilla, izozki, opiltxo ...) kontsumoa ez da uste adinakoa. Zentruen %1 baino ez da puntu honengatik zigortu, eta Errioxa eta Kantabriakoak dira guztiak.

Bestalde, eskola publikoen menuetan pribatuenetan baino akats larri gutxiago antzematen da. Publikoen %4 dira astean bi egunetan gutxienez fruta jartzen ez dutenak eta pribatuetan bikoiztu egiten da portzentaia. Arrainari dagokionez, berriz, ikastetxe pribatuen %23,5ak ez du menuetan arrainik eskaintzen, eta publikoetan %18 dago egoera horretan. Aurrez kuzitatutako janari (kroketa izoztu, san jakobo, txibi, enpanadilla, ...) eta frijituen gehiegizko erabileran ere badira aldeak: 115 eskola publikoetatik %2,5ak du joera hori eta pribatuetan, berriz, %13ak.

Nabarmentzekoa da, bestalde, menua eskolako sukaldean bertan prestatzen duten eta balorazio nutritiboan suspentso atera duten menuak (%32) zerbitzua enpresa espezializatuen esku uzten dutenak baino %10,5 gehiago dira. Enpresa horiek barazki eta arrain gehiago ipintzen dute eta eskolako sukaldean prestatutako menuetan baino gutxiago sartzen dituzte aurrez prestaturiko jakiak eta frijituak; baina akats beretsua dute frutari, maila txikiagoan bada ere. Beste modu batera esanda, enpresa espezializatu hauek gehixeago kezkatzen dira dieta orekatuak prestatzeaz, baina aldea ez da oso nabarmena.

Zer egin badakigu. Baina nola?

Eskolako menuak prestatzeaz arduratzen direnei adituek ematen dizkieten aholkuen artean, aholku nagusia eta orokorrena arraina, entsalada, barazki, lekari eta fruta freskoa maizago ematea da. Eta horrekin batera, frijituak eta jaki prestatuak, postre gozoak eta opilak gutxitzea. Platerak aurkezteko modua eta prestatzeko era aldatzea ere gomendatzen da (umeek gogoko ez dituzte jakien kasuan batez ere) eta prestatzerakoan gatza neurriz erabiltzea, saltsa biziak ebitatzea, haragietatik bistako koipea kentzea (aberatsa baita gantz saturatu eta kolesterolean), bigarren plateretan beti-betiko patata frijituak jarri ordez bestelako goarnizioa ipintzea (barazki egosiak edo entsalada, adibidez) eta lekariak zerealekin konbinatzea, umeek barazki-proteinak har ditzaten. Hara hemen gakoa: umeek menu hauekiko dituzten espektatiba organoléptikoak (aurkezteko era, zaporea, usaina eta testura) -hain subjetibo eta aldagarri direnak- euren nutrizio-beharrekin uztartzea, beharrok oso objeto eta konkretuak baitira. Eman ditugun gomendioak komunitate zientifikoak adostutako argumentu teknikoetan oinarritzen dira. Eta inguratzen gaituen errealitate hurbila dute abiapuntu: alde batetik, gure inguruko eskolek eskaini ohi dituzten menuak eta, bestetik, gure seme-alaben elikadura-ohiturak. Ume eta gazte gehienek, adibidez, gehiegi kontsumitzen dituzte produktu errefinatu gozoak (litxarreria, snack, edari freskagarri eta antzekoak) eta gaziak (hanburgesak, saltxitxak, pizzak, patea), guztiak ere azukre soiletan edo gantz saturatu eta kolesterolean aberatsak. Horrek guztiak txantxarra, loditasuna, idorreria kronikoa eta odoleko kolesterol maila igotzea erraztu du, eta gero eta gazteagotan gainera, azken estatistikek erakusten dutenez. Dietan ezinbesteko diren hainbat elikagairen aurrean, hala nola arrain, barazki, lekari gehienen, eta zenbait frutaren aurrean ume eta gazte askok azaltzen duen gaitzespena dela eta, besteak beste, behar adina zuntz eta bitamina hartu gabe geratzen dira kasu askotan. Beste hutsegite bat, hain arrunta ez den arren: ume eta gazteek ez dute behar adina esneki (kaltzio) hartzen, eta horrek eragin negatiboa du hezurrak egituratzeko; kaltzioak berebiziko garrantzia du adin horretan, gorputzak hazten ari baitira.

Zer sartu behar da haurren eskolako jatorduan?

Eskolako menua eguneko balore kalorikoaren %30a izango da eta ez dira falta izan behar umearen garapenerako eta jateko ohitura egokiak hartzeko (garaiz baitaude oraindik) beharrezko diren elikagaiak. Hara hemen bi menu, ezberdinak baina zein baino zein egokiagoak.

KONPARAKETAKO TAULA

A menua B menua
Lehen platera: arroza edo pasta edo patatak + lekariak edo arroz + lekariak Ekarpena: karbohidratoak (energia), zuntza (hesteen erregulaziorako), barazki proteinak (hazkuntza) Lehen platera: barazkiak (patata aukeran) edo ensalada bariatua Ekarpena: karbohidratoak (energia), zuntza (hesteen erregulaziorako), bitaminak eta mineralak, funtzio organikoak erregulatzen dituztenak.
Bigarren platera: haragia edo arraina edo arrautzak goarnizioarekin Ekarpena: animali-proteinak, burdina, zinka (gorputza hazi eta egiteko). Animali-gantza eta barazki-olioa (energia eta zenbait bitamina)
Goarnizioa: Barazkiak edo entsalada Ekarpena: bitaminak, mineralak, Zuntza (hesteen erregulazioa)
Bigarren platera: haragia edo arraina edo arrautzak goarnizioarekin Ekarpena: animali-proteinak, burdina, zinka (gorputza hazi eta egiteko). Animali-gantza eta barazki-olioa (energia eta zenbait bitamina) Goarnizioa: arroza, edo pasta edo patatak Ekarpena: hidratos carbono y koipea (energia) barazki proteinak (gorputza hazi eta egiteko)
Postrea: fruta edo esnekiak (gazta, yogurta, ...) Ekarpena: bitaminak eta mineralak (gorputzaren funtzioak arautzea) Postrea: fruta edo esnekiak (gazta, yogurta, ...) Ekarpena: bitaminak eta mineralak (gorputzaren funtzioak arautzea)

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto