Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Osasun-aseguru pribatuak: estaldura eta prezioak nornahirentzat: Medikuntza aukeran

Itxaron-zerrenda luzeen aurka, gaixoa hilabete luzetan zain egotera behartzen duten espezialistarenganako bisiten aurka, Estatuko toki askotan oraindik ere osasun publikoaren ezaugarri diren sendagile nahiz ospitalea aukeratzeko ezintasunaren aurka, osasun-aseguru pribatuek asistentzia azkarra, zuzena eta pertsonalizatua bermatzen digutela aldarrikatzen dute.

  Honelako argudioek eta ekonomiaren martxa ona sendotu izanak adierazten dute osasun-aseguru pribatua kontratatzen duten familien kopurua urtetik urtera gehitzea. Horren froga zehatza, CONSUMERek eginiko azterketa honetako bederatzi aseguru-konpainiek, batera, bildurik dituzten hiru milioi bezero horiek egiaztatzen digute.

Osasun-zerbitzu pribatua publikoaren gainetik hobesten du jendeak, inkesten arabera, ondorengo alderdietan, hurrenez hurren: hortz-zerbitzuetan, espezialisten kontsultan, optika eta audiofoniako materiala, errehabilitazioa eta kirurgi eta ospitale-asistentzia. Beste aldetik, osasun-zerbitzu pribatuak darabiltzan bezeroak gehien eskatzen dituen zerbitzuak, ginekologia eta traumatologia dira. Prestazio hauekin batera, ospitaleko asistentzia, ebakuntza kirurgikoak, larrialdiko kasuak, erditzeak, azterketak, miaketak, tratamenduak, medikuntza orokor eta espezializatua, etxez etxeko asistentzia eta bestelakoak ere babesten dituzte aseguru pribatuek.

Aztertu ditugun bederatzi aseguru-konpainien prezio eta zerbitzuen arteko konparazioa oso kontu konplexua du bai erabiltzaile interesatuak, bai datuak ikertzen dituen kazetariak ere.

Osasun-aseguru pribatuek, parekide izateraino nekez irits litezkeen babes edo estalduren arabera xedatzen dituzte beren tarifak, zigortze-irizpidea arras desberdinak (adina, sexua, bizitokiaren eskualde geografikoa, etab.) gogoan izaki, beste konpainietako zerbitzuen maila berean ipin ezin daitezkeen zerbitzuak estaltzen dituzten polizak xedaturik.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du