Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Oilasko-zopa fideodun eta txanpinoi-krema deshidratatuak: Errota epeldu, bai; nutrizio-aldetik, jai

Zopa eta krema deshidratatuak merkeak eta, gainera, erraz eta azkar prestatzeko modukoak direnez, produktu hauek denon etxean ohi dira, gehienetan.

Zopak eta txanpinoi kremak banan-banan

Maggi zopa

  • 902 pta. kiloko. Kalitate-prezio erlaziorik onena.
  • Prestatutako zopari goazkiola, gantz gutxien dutenetako bat da hau (3,3 gramo litroko), gatz gutxien duena (7,4 gramo), proteina gehienak (13 gramo litroko) eta karbohidrato gehienak (54 gramo litroko). Glutamato gutxien erantsi duenetako bat.
  • Hoberena dastaketan: 6 puntu. "Oilasko-zapore sendoa, fideo fina, kolore horista ez biziegia".

Gallina Blanca zopa

  • 1.093 pta. kiloko. Garestiena.
  • Gantz eta proteina gutxien dituena (8,6 gramo litroko). Glutamato gutxien dutenetan bigarrena.
  • Dastaketan, 4 puntu. "Fideo finak. Oilasko-zapore ahula eta haragi-kontzentratuaren tejo handia".

Calnort zopa

  • 475 pta. kiloko. Merkeena.
  • Gatz (11 gramo litroko) eta gantz (5,2 gramo litroko) gehiena dituena; proteikoenetako bat. Glutamato gehien erantsi duena.
  • Dastaketan, gaizki: 3 puntu. "Kolore ilunegia. Haragi-kontzentratuaren tejo handia. Usaina ez zen gustukoa."

Knorr zopa

  • 816 pta. kiloko.
  • Gatz, gantz eta proteina gehien dituenetako bat. Glutamato gehien ipintzen dutenetan bigarrena.
  • Dastaketan, gaizki, 3 puntu. "Kolore ona, oilasko-zapore gutxi eta haragi-kontzentratuaren tejo handia. Fideoen lodiera ez zen atsegin gertatu."

Knorr txanpinoi-krema

  • 912 pta. kiloko.
  • Gatz (11 gramo litroko) eta gantz (6,9 gramo litroko) gehien dutenetako bat; proteina gutxien (6,5 gramo litroko) eta karbohidrato gehien dituena. Glutamato gutxien darabilena.
  • Dastaketan: 5 puntu. "Kolore argi xamarra. Usain eta zapore ez oso sendoak. Txanpinoi-pusketa ugari eta gogorrak".

Maggi txanpinoi-krema

  • 1.104 pta. kiloko. Bigarren garestiena.
  • Gatz (13 gramo litroko) eta gantz (7,1 gramo litroko) proteina (10 gramo litroko) gehien eta karbohidrato gutxien dituena (35 gr./litro). Glutamato gutxien dutenetan bigarrena.
  • Dastaketan: 5 puntu. "Ez behar bezain krematsua, txanpinoi-zapore ahula; haragi-kontzentratuaren tejo handia. Txanpinoi-pusketa urri, nahiz gogortsuak agertu".

Gallina Blanca txanpinoi-krema

  • 1.124 pta. kiloko. Garestiena.
  • Gantz eta karbohidrato gutxien dutenetako bat. Glutamatoan, erdi parean.
  • Dastaketan: 5 puntu. "Ukimen krematsua, usain sendoa eta kolore ilunegia. Txanpinoi-pusketa urriak, guri xamar."

Calnort txanpinoi-krema

  • 543 pta. kiloko. Merkeena.
  • Gatz eta karbohidrato gutxien dituena. Glutamato gehien ezarri duena, askozaz ere.
  • Dastaketan, okerrena: 4 puntu. "Kolore biziegia, krema lodiegia. Txanpinoi-zapore urria eta haragi-kontzentratuaren tejo nabarmena. Txanpinoi-pusketak urri, guriak."

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du