Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gurina: Fabrikazioan higienea hobetu behar dute marka batzuek

250 gramoko paketetan (bi lagin izan ezik: Pascual eta President, 125 gramoko pisu garbian saltzen baitira hauek) merkaturatzen diren zortzi markatako (Arias, Central Lechera Asturiana, Kerrygold, Lorenzana, PMI, Pascual, President eta Reny Picot) gurin-laginak aztertu dira.

Laburbilduz

  • Zortzi markatako gurin-laginak aztertu dira, 250 gramoko paketetan merkaturatuak (bi laginen pisu garbia 125 gramokoa da). Garestiena Lorenzana da, 1.836 pezeta kiloko, merkeena, PMI, 796 pezeta kiloko. Gainontzekoen prezioa 1.008 eta 1.213 pezeta tartean dabil kiloko.
  • Gurinak gantz asko (%80tik gora) gantz-azido saturatuak (gantzaren hiru laurdenak saturatuak dira) eta kolesterol ugari, eta sekulako energi ahalmena (750 kaloria 100 gramoko) ditu.
  • Horrenbestez, gizenek, arazo kardio-baskularrak dituztenek eta kolesterol-maila kontrolpean mantendu behar dutenek uko egin behar diote elikagai honi. Gizaki osasuntsuek ere, gurina poliki kontsumitu behar dute.
  • Esnetikako gantz-azidoek, beste aldetik, margarinak ez dituen bezalako ahogozo eta usain berezia ematen diote gurinari. Nutrizio-alorreko osaketa berdintsua dute zortzi laginek. Aditibo zein metal toxikorik ez dute agertzen.
  • Kalitate- parametroetako batean, gantz- eta hezetasun-portzentaietan alegia, lagin guztiak arauen barnean zeuden. Gihar-estraktu lehorrari dagokiola ez, baina honek ez du eraginik kontsumitzailearen osasunean.
  • Bost laginetako osasun-egoera egokia bada ere, batean (Lorenzana) koliformeak aurkitu dira: mikroorganismo honen agerpenik ez du onartzen arauak, irizpidetzat. Legamia eta koliformeak agertzea, esnearen maneiuan izaniko higiene-alorreko hutsuneen ondorio da. Zenbaketetan, dena den, kopuru txikiak izan direnez, ezin gerta litezke kontsumitzailearen osasunaren kaltegarri.
  • Dastaketan, Ariasek eta Pascualek bakarrik erdietsi zuten kalifikazio positiboa, baina leunago eta ahoan urtugarriago izan litezke. Gainontzekoak (Lorenzana izan ezik, suspentso lortu zuelako) aprobatu hutsean geratu ziren.
  • Pascual eta Arias dira kalitate-prezio erlaziorik onenekoak eta PMI aukera interesgarritzat agertzen da, aski merkea izanik (800 bat pezeta kiloko), zapore ona eta kalitate ertaina agertu duelako.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du